Politika -

'Mate' operazioaren baitan

Etxerateko 70 senide deklaratzera deitu ditu Guardia Zibilak

Zitazioak oraindik iristen ari dira eta, hortaz, deklaratzera deituak gehiago litezkeela azaldu du Etxeratek.

Abokatuek agerraldia egin zuten 'Mate' operazioaren harira. EITB.
Abokatuek agerraldia egin zuten 'Mate' operazioaren harira. EITB.
Abokatuek agerraldia egin zuten 'Mate' operazioaren harira. EITB.

EUSKADI IRRATIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxerat presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez, 70tik gora senide Guardia Zibilaren aurrean deklaratzera deitu dituzte, presoen abokatuen aurkako azken operazioaren harira.

Zitazioak oraindik iristen ari dira eta, hortaz, deklaratzera deituak gehiago litezkeela azaldu du Etxeratek.

Intxaurrondoko (Donostia) eta La Salveko (Bilbo) koarteletara joan beharko dira deklaratzera.

Deklarazioak apirilaren 29a bitartean  egin beharko dituzte. Lekuko gisa deitu dituzte deklaratzera, aurtengo urtarrilean abokatuen kontrako auziaren baitan ikerketa jarraitzeko.

Babesa eta elkartasuna adierazi die Etxeratek Guardia Zibilak deitu dituen senide guzti horiei.

Etxeratek salatu duenez, hiritarrez jantzita joan dira guardia zibilak joan dira senideen etxeetara, zitazioak eskuan ematera.

Urtarrilean, presoen 12 abokatu atxilotu zituzten, ‘Mate’ esan zioten operazioan. Herrirako beste lau kide ere atxilotu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak bideoak