Politika -

Ratoren atxiloketa

PP: 'Hau oso gogorra da guztiontzat'

Bestalde, ikerketa batzorde bat eta Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak berehala agerraldia egitea eskatu du PSOEk. “Oraindik informazio asko” aterako dela uste du IUk.

Rafael Hernando PPren Kongresuko bozeramailea. Artxiboko irudia: EFE
Rafael Hernando PPren Kongresuko bozeramailea. Artxiboko irudia: EFE
Rafael Hernando PPren Kongresuko bozeramailea. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodrigo Rato Gobernuko presidenteorde ohiaren atxiloketa ?guztiontzat oso gogorra? dela adierazi du gaur Rafael Hernando PPren Kongresuko bozeramaileak.

?Erabaki judizialak eta jendearen errugabetasun presuntzioa errespetatu. Hau oso gogorra da guztiontzat?, ziurtatu du Hernandok Kongresuko pasilloetan.

Alfonso Alonso Osasun ministroa harrituta agertu da, baina Justiziaren ekintzarekiko ?errespetua? azaldu du.

Ikerketa batzordea eskatu du PSOEk

Bestalde, Parlamentuan ikerketa batzorde bat martxan jartzea eta Mariano Rajoyk agerraldia berehala egitea eskatu du Antonio Hernando PSOEren Kongresuko bozeramaileak.

Ratoren atxiloketak sortu duen ?alarma sozialaren eta haserrearen? aurrean bi neurri horiek hartzeko eskatu die Hernandok Gobernuari eta PPri.

IU: "Oraindik asko dago ateratzeke"

Gobernuko presidenteorde ohiaren atxiloketaren ostean ?oraindik ere ateratzeke asko? dagoela uste du Alberto Garzon IUko presidentegaiak.

Ratoren atxiloketarekin ?pozik? agertu da Garzon. Pertsona asko Bankiako ?iruzur handiaren? biktimak izan ziren eta aurrezkiak galdu zituzten, gogorarazi duenez.

UPyD: ?Arrazoia genuen?

Bere alderdiak Ratoren atxiloketa eskatu zuenean arrazoia zuela azpimarratu du Rosa Diez UPyDko buruzagiak. Frogak ez deuseztatzeko edo delituak egiten ez jarraitzeko Gobernuko presidenteorde ohiaren atxiloketa eskatu zuen UPyDk. Epaileak eskaera atzera bota zuen, UPyDk ?fama gogoa? zuela argudiatuta.

?Eskakizunean arrazoia genuela bistakoa da eta espero dugun gauza bakarra, berriro diot, justizia da?, ziurtatu du Diezek Kongresuko pasilloetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea