Politika -

dirua zuritzea akusazioa

Rajoyk onartu egin du Ratoren auziak PPri eragingo diola

Presidente espainiarrak azpimarratu duenez, Ratoren auziak "ez du zerikusirik" amnistia fiskalarekin, baizik eta Zerga Agentziaren "ohiko lanaren" ondorio da.

Cospedal eta Rajoy, Genovan bilduta. Artxiboko irudia: EFE
Cospedal eta Rajoy, Genovan bilduta. Artxiboko irudia: EFE
Legearen aurrean pertsona guztiak berdinak direla azaldu du Rajoyk

0:15

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernu espainiarreko presidenteak onartu egin du gaur, larunbata, Rodrigo Ratoren auziak "eragingo" diola alderdiari, PPri, Bankiako presidentea ohiak alderdiaren "ordezkaritik garrantzitsuenetakoa" izan zelako, baina berretsi egin du espainiar guztiak berdinak direla legearen aurrean.

Hedabideen aurrean adierazi duenez, Murtzian Down Sindromea Fundazioaren zentro baten inaugurazioan eta PPren ekitaldian parte hartu baino lehen, Rodrigo Ratoren auziak "ez du zerikusirik" amnistia fiskalarekin, baizik eta Zerga Agentziaren "ohiko lanaren" ondorio da.

"Hemendik aurrera Zerga Agentziaren, Fiskaltzaren eta Justiziaren esanen zain gaude, eta Gobernuak independentzia bermatuko du, beti egin duen legez", azpimarratu du Rajoyk.

Gainera, erantsi duenaren arabera, "Gobernuak inpartzialtasuna eskatu du", Zerga Agentziak, Fiskaltzak eta Justiziak dagoeneko duten arren. Halere, "berdintasunez jokatzea" eskatu du Rajoyk.

"Espainiar guztiak berdinak dira legearen aurrean, eta hortik aurrera denok onartu egin behar dugu Justiziako epaitegiek diotena", esan du presidente espainiarrak.

Horiexek izan dira Rajoy egindako lehen adierazpenak, Rodrigo Rato aurreko ostegunean atxilotu eta gero. Jose Maria Aznarren Gobernuaren garaian presidenteorde, Bankiako presidente eta NDFko zuzendari izandakoa ikertzen ari dira, kapitalak zuritzea, ondasunak altxatzea eta iruzurra delituak leporatuta.

Halaber, onartu egin du ez dituela "horren moduko gertakizunak gustuko. Ea etorkizunean halakorik errepikatzen ez den", gaineratu du.

Bestalde, kazetariek galdetu dioten arren, Rajoyk esan du ez duela "zehaztasunik" adieraziko "ez delako aproposa", bera Gobernu espainiarreko presidentea delako eta bere egitekoa independentzia bermatzea delako; "edonolako egoeran eta kasutan egin dugun bezala".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Popularra Espainako Gobernuaren presidente ohia Ustezko ustelkeria politikoa Ustelkeriaren mapa