Politika -

Ekainak 11

Aieteko Adierazpenari bultzada eman nahi dio Pariseko konferentziak

Bake Bideak iragarri duenez, ETArekin elkarrizketa eskatuko die bake konferentziak Espainiako eta Frantziako exekutiboei. Gainera, bake prozesuaren aurrerapausoak aztertuko ditu.

Bake Bidea kolektiboaren prentsaurrekoa Baionan. Argazkia: EiTB
Bake Bidea kolektiboaren prentsaurrekoa Baionan. Argazkia: EiTB
Bake Bidea kolektiboaren prentsaurrekoa Baionan. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekainaren 11n, Parisen, egin beharreko bake konferentziak Aieteko Adierazpena (2011ko urria) bultzatu beharra dagoela gogorarazi nahi du, Bake Bidea kolektiboak gaur iragarri duenez. ETAk indarkeriari uko egiten baldin bazion elkarrizketa defendatzen zuen Aietek.

Horrela, ETArekin hitz egiteko eskatuko die konferentziak Espainiako eta Frantziako gobernuei, Baionan azaldu dutenez. Era berean, bake prozesuaren aurrerapausoak aztertuko dituzte eta presoei zein biktimei lehentasuna emango diete.

Batzarra Frantziako Asanblada Nazionalean egingo dute. Bake konferentzia Frantziako 12 diputatuk eta senatarik bultzatu dute. Hala ere, babes politiko handiagoa lortzea espero dute.

Elkarrizketaren beharraz “sentsibilizatu”

Colette Capdevielle diputatu sozialistak azpimarratu duenez, konferentziak elkarrizketaren beharraz “sentsibilizatu” nahi du. Christiane Taubira Frantziako Justizia ministroa bertan izango da.

Gainera, Raymond Kendall Interpoleko idazkari nagusi ohiak, Michel Tubiana Giza Eskubideen Ligako ohorezko presidenteak eta Gabi Mouesca Iparretarrakeko kide ohiak parte hartuko dute bake konferentzian.

“Gatazka mota bata ala bestea izan, beti dago mahai inguru batean aurkitzeko unea”, gaineratu du Sylvaine Alaux diputatu sozialistak. Konferentziak aukera horri bultzada bat ematea espero du Alauxek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Paris gaur