Politika -

Hauteskunde orokorrak

Ezkerreko hautagaitza bateratua aldarrikatu dute Nafarroan

28 pertsonek adierazpen bat aurkeztu dute. Manifestua Izquierda Unida, Batzarre, Bildu, Ahal Dugu, Geroa Bai, Equo eta Aranzadiri igorri diete.

Zerrenda bateratu baten alde egin du Nafarroako herritar talde batek

0:33

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esparru ezberdinetako 28 lagunek (hezkuntza, politika, sindikatu, ekintzaile, kultura, abokatu?) manifestu bat aurkeztu dute ostegun honetan, hauteskunde orokorrei begira hautagaitza bateratu bat osatzea eskatzeko.

?Garai politiko berri bat bultzatzeko programa eta hautagaitza bateratuak posible direla uste dugu?, dio manifestuak. ?PPk eta UPNk herritarren aurka martxan jarritako politikekin alderatzeko gehiengo baten apustua bilakatzea? espero dute sinatzaileek.

Nafarroako Gobernuan edo Iruñeko Udalean lortutako akordioek ?beste pauso bat posible? dela demostratzen dute, Iñaki Arzoz ekintzaileak ziurtatu duenez. ?Nafarroako gizartea heldua da hautagaitza bateratuaren erronkari eusteko eta Estatuko aldaketari ekarpena egiteko?, erantsi duenez.

Murrizketekin bukatzeko

?Politika publikoen erabateko aldaketa sakon baten bitartez aldaketa soziala lortzea beharrezkoa da, murrizketa politikekin amaitzeko?, azaldu du adierazpenak.

Gainera, Espainian ?prozesu demokratiko bat? eraikitzearen aldeko apustua egiten du manifestuak. Horretarako, ?prozesu konstituziogile? bat planteatzen du, ?Nafarroaren erabakitzeko gaitasuna guztiz onartuz?.

Azkenik, ?bake prozesu eta normalizazio politikoa sendotzea? beharrezkoa dela nabarmentzen du idatziak, ?indarkeria guztiak gaitzetsiz?.

Manifestua Izquierda Unida, Batzarre, Bildu, Ahal Dugu, Geroa Bai, Equo eta Aranzadiri igorri diete. Bestalde, www.candidaturaunitaria.eus ataria zabaldu dute adierazpenaren aldeko sinadurak biltzeko. Proposamenaren bideragarritasuna aztertzeko irailera arteko epea ezarri dute sinatzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Espainiako hauteskunde orokorrak gaur