Politika -

Altsasun

'Ospa Eguna' eten eta hiru karroza eraman ditu Guardia Zibilak

Bosgarren urtez jarraian, Guardia Zibilak herritik alde egin dezala eskatu dute Altsasun.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Altsasun egiten ari diren 'Ospa Eguna' eten du Guardia Zibilak eta bertako hiru karroza eraman ditu.

Bosgarren urtez jarraian, 'Ospa Eguna' egiten ari dira Altsasun, eta "errepresioaren aurka" egiteko eta Guardia Zibilak herritik alde egin dezala aldarrikatzeko baliatu dute gaurko eguna.

Ostiralaz geroztik, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, kontzertuak eta karrozen desfilea.

Guardia Zibila bazkalorduan, herri bazkariaren garaian, agertu da Altsasun eta hiru karroza desegin eta eraman ditu "iraingarriak" direla argudiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan