Politika -

Tiro eremua

NATOk Bardean egin beharreko maniobrak Europara eraman ditu Ezkerrak

“Gerra hotzaz geroztik egiten diren ariketa handienen helburua” ezagutu nahi du Ezkerrak. Horretarako Javier Couso eurodiputatuak Federica Mogheriniri galdera bat planteatu dio.

Bardeako tiro eremua. Artxiboko irudia: EiTB
Bardeako tiro eremua. Artxiboko irudia: EiTB
Bardeako tiro eremua. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NATOk Bardeako (Nafarroa) tiro eremuan egin beharreko maniobra militarrak Europara eraman ditu Ezkerrak. Milaka soldaduren parte-hartzea aurreikusi dute.

“Gerra hotzaz geroztik egiten diren ariketa handienen helburua” ezagutu nahi du Ezkerrak. Horretarako Javier Couso eurodiputatuak Federica Mogherini Atzerri eta Segurtasun Gaietarako EBren goi-ordezkariari galdera bat planteatu dio.

Ezkerraren hitzetan, maniobrekin “Europar Batasunak AEBen eraginetik aske disuasio politika bat garatzeari uko egiten dio”.

Benetako sua erabiltzearen aurka

Beste toki batzuetan gerra egiteko “Nafarroa esperimentuak egiteko lurralde bezala erabiltzea” errefusatu du Ezkerrak agiri batean. Era berean, benetako sua maniobretan erabiltzearen aurka azaldu da alderdia, “pertsonak eta ingurunea arriskuan jartzen dituelako”.

“Indar berezien misioak, lehorreratze anfibioak, paraxutistak eta lurreko erasoaldiak” egingo dituztela azpimarratu du Cousok. Mediterraneoko tentsioa eta Ukrainako egoera ikusita, NATOren maniobrak “norabide okerrean” doazela uste du Ezkerrak, Ekialdearekin “borrokaren sua pizten dutelako”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Izquierda-Ezkerra alderdia