Politika -

Euskadiko Udalen Elkartea

Imanol Landa, Eudelen presidente berria

Getxoko alkateak nabarmendu duenez, "ateak zabalik ditugu erakundean parte hartu nahi duen ororentzat".

Eudelen zuzendaritza osatzen duten 15 alkateak, Landa buru dutela. Argazkia: EFE
Imanol Landa, Eudelen presidentea
Imanol Landa hautatu dute EUDELeko presidente berri

1:34

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2015-2019 legealdirako zuzendaritzaren 15 alkate kideak aukeratu ditu Eudelek Durangoko Landako Gunean. Era berean, Imanol Landa (EAJ) erakundeko presidente izendatu dute.

Getxoko alkatearekin batera, Euskadiko Udalen Elkarteko zuzendaritzan egongo dira PSE-EEko, PPko eta hautagaitza independenteetako ordezkariak ere.

"Ateak, zabalik"

Presidente izendatu berritan egindako hitzaldian nabarmendu duenez, "elkarrizketa eta adostasuna zaindu eta lantzea" da bere helburu nagusia, baita "euskal udalentzat proiektu integratzailea garatzea" ere. EH Bilduri zuzendutako adierazpenetan, honakoa azpimarratu du buruzagi jeltzaleak: "Ateak zabalik mantenduko ditugu udalen eta herritarren zerbitzura dagoen erakunde honetan parte hartu nahi duen ororentzat".

"Proiektu partekatu" bat helburu, hobetu daitezkeen arloak hobetzeko behar den hausnarketarekiko jarrera irekia dugu", erantsi du.

EH Bildu, kanpo

EAJk 10 ordezkari, PSE-EEk hiru, PPk bat eta talde independenteek beste bat izatea adostu zuten.

Sozialistena izango da lehenengo presidenteordea, eta Jose Antonio Santano Irungo alkateak eutsiko dio postu horri.

EH Bilduk, EAJren atzetik udal ordezkari gehien dituenak, ez du erakundean parte hartuko, aurreko legegintzaldian bezalaxe.

Hain justu, Natxo Urkixo Laudioko alkateak adierazi duenez, "elkarrekin normaltasunez aritzeko eta estatutuei buruz akordioa lortzeko" hitz egiteko jarraitzeko prest daude koalizioko alkateak.

Urkixoren hitzetan, "oraindik goiz da akordioez hitz egiteko", baina "EH Bilduk argi utzi nahi du, bilkura honetan egonda, Eudelen eta EAEko udalen alde lan egiteko prest gaudela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Albisteak Alderdi Popularra EAE albisteak EH Bildu Nafarroa Euskal sozialistak Gaurko azken ordukoa EUDEL albisteak