Politika -

Politika orokorreko eztabaida

'Norbaitek indarkerien aroa berrireki nahi badu, aurrean izango gaitu'

Armak uztea erabaki zutenak atxilotzeak "zer zentzu" duen galdetu du Hasier Harraizek.

Hasier Arraiz EH Bilduko bozeramailea. EiTB
Hasier Arraiz EH Bilduko bozeramailea. EiTB
Hasier Arraiz EH Bilduko bozeramailea. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hasier Arraiz Sortuko presidente eta EH Bilduko bozeramaileak ziurtatu du ETAren indarkeriaren amaiera "atzeraezina" dela, eta norbaitek "indarkerien aroa" berriz ireki nahi badu, ezker abertzalea "aurrez aurre" izango duela ohartarazi du.

Politika orokorreko eztabaidan egindako agerraldian, Arraizek ohartarazi du Kataluniako prozesuaren alde egiten ez dutenak "nazionalismo espainiar baztertzailearekin" kolaboratzen ari direla.

Bestalde, hurrengo hilabeteetan aita izango dela iragarri du Arraizek. Horren ildotik, bi alabei azken 175 urteetan bakea ezagutu ez duen gizarte bat utzi nahi ez diela nabarmendu du.

David Pla eta Iratxe Sorzabal ETAko ustezko buruen atxiloketei dagokienez, Espainiako Gobernuari prozesuan "oztopoak jartzea" egotzi dio, eta armak uztea erabaki zutenak atxilotzeak "zer zentzu" duen galdetu du.

"Gure konpromisoa da prozesu hau atzeraezina den bermea", aldarrikatu du, eta "norbaitek indarkerien araoa berriz ireki nahi badu, aurrean izango gaitu", gaineratu du.

Halaber, alabei azken hamarkadetan gertatu dena kontatuko diela esan du: "guk eragin genuen mina eta geuri eragin zigutena; eta azalduko diegu indarkeria bide txarrena dela, besterik ez dagoela uste dugunean barne", nabarmendu du.

Kataluniako prozesua eta Euskal Herriko subiranotasuna

Kataluniako prozesuari dagokionez, Estatuak independentzia posible dela uste duela esan du. "Bestela, zergatik mobilizatu dituzte Obama, Merkel, troika, Aznar, Felipe Gonzalez, banku handienak, Eliza, futbol Liga eta Pronovias?", galdetu du.

Hori horrela, Kataluniaren eta Euskadiren aurrean "aurpegi txarrena" erakutsi duen Estatuaren "mehatxuen" aurrean, Euskal Herrian "prozesu eratzailea" abiatzeko "erronka historikoari" heldu behar zaiola aldarrikatu du.

"Prozesu hori aktibatzea da Euskaditik Kataluniako prozesuari egin ahal zaion ekarpen onena", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Legebiltzarra albisteak Hasier Arraiz argazkiak EH Bildu Nafarroa Albisteak