Politika -

Izendapena

Alvaro Baraibar, Nafarroako Bake eta Bizikidetza zuzendari

Historian doktore eta Zabaltzen Geroa Baiko independenteen taldeko kidea da. Gaurko saioan izendatu dute zuzendari.

Zabaltzen independenteen taldeko kide da Baraibar. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Zabaltzen independenteen taldeko kide da Baraibar. Argazkia: Nafarroako Gobernua

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alvaro Baraibar Historian doktore eta Zabaltzen Geroa Baiko independenteen taldeko kidea izendatu dute Nafarroako Bake eta Bizikidetza zuzendari, Nafarroako Gobernuak gaur jakinarazi duenez.

Negoziazio luze baten ondoren aukeratu dute Baraibar zuzendari. Izan ere, "sentsibilitate ezberdineko jendearekin aritu beharko duela kontuan hartuta, kontsentsu politiko handiko pertsona bat" bilatzen ari zirela esan zuen Ana Ollo Gobernuko eledun eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak.

Kontseilaritza horren menpe egongo da Baraibar.

Curriculum zabala

Politikaren Historian jantzia da Baraibar (Iruñea, 1970), eta identitatea, historia eta memoriaren arteko harremana, sinboloak eta diskurtsoaren azterketa aztertu ditu, besteak beste.

Horrez gain, Nafarroako historiari buruzko hainbat liburu idatzi ditu; "Extraño federalismo. La via navarra a la democracia (1973-1982)", "Historia y memoria de los simbolos de Navarra" eta "De las 'cadenas' a la 'Laureada' y la Ley Foral de Simbolos", esaterako.

Nafarroako Unibertsitateko GRISO ikertzaleen taldeko kide eta Humanitateko Digitalen arloko arduraduna da. Historia irakasle eta Filosofia Fakultateko Ikerketa eta Multimedia laborategiaren zuzendari izan da unibertsitate horretan.

PorVistadeOjos blogaren egilea, eta Hipogrifo kultura aldizkariaren editorea ere bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Geroa Bai Nafarroako albisteak