Politika -

Katalunia

Kataluniak adierazten duenarekin amaitzeko nahia salatu du Masek

Bestalde, independentziaren aldeko alderdien arteko batasuna berreskuratzeko esfortzu bat eskatu du ANCk Bartzelonako Ciutadellan.

Artur Mas Generalitateko jarduneko presidentea. Argazkia: EFE
Artur Mas Generalitateko jarduneko presidentea. Argazkia: EFE
Artur Mas Generalitateko jarduneko presidentea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Kataluniak adierazten duenarekin" akabatzeko ageriko borondatea dagoela salatu du Artur Mas Generalitateko jarduneko presidenteak. Horren aurrean, Espainiako hauteskunde orokorrei begira, Convergenciak bere duintasuna defendatzeko asmoa duela aldarrikatu du.

Convergencia alderdia Democracia y Llibertat koalizioaren baitan aurkeztuko da Espainiako hauteskunde orokorretara, eta gaur abenduaren 20rako zerrenden aurkezpena egin du. Masen esanetan, garrantzitsua da abenduaren 20an botoa ematera joatea Madrilen ahalik eta diputatu eta senatari gehien izateko, eta ,"gure historiaren une erabakigarri honetan", Kataluniako erakundeek erabakitzen dutena "aho batez" eta "txorakeriarik gabe" defendatzeko.

Artur Masen hitzetan, Kataluniari dagozkion eserlekuak "era batera edo bestera bete egingo dira", baina guztiek ez dute Kataluniako erakundeek diotena defendatuko. "Genova edota Ferraz kaleetatik diotena edo Ciudadanos alderdiak dioena defendatuko dute", ohartarazi du.

Bestalde, onartu du grazia egin ziola Mariano Rajoyk atzo esandakoak. Espainiako Gobernuko presidenteak Convergencia kritikatu zuen eta haren historiarekin hautsi izana leporatu zion. Ildo horretan, Masek nabarmendu du CDCk eboluzionatu egin duela, baina ez duela historiarekin hautsi. Dena den, Masek arrazoia eman dio Rajoyri puntu batean eta aitortu du CDC ez dela "lehengoa". Aldi berean, atsekabetuta agertu da PPren baitan eboluziorik ikusi ez duelako.

Masek esan du egungo PPk Aliantza Popularraren une onenak ekartzen dizkiola gogora, "hein handi batean, Mugimendu Nazionalaren alaba zena". Masen hitzetan, garai hartako "tentakuluak" oso urrun heltzen dira eta Espainiako eskuinaren ordezkari esanguratsuek ez dituzte tentakulu horiek gainetik kentzen. Are gehiago, Masek adierazi du ordezkari horiek Espainia zentralizatu baten ikuspegia dutela eta ezberdintasunak eta Kataluniak ordezkatzen duena gutxiesten dituztela.

Bestalde, elkarrizketaren beharra ere azpimarratu du Masek. "Hizketan igaro dugu gure bizitza politikoa", gaineratu du; izan ere, "elkarrizketa da Kataluniaren esentzia". Ildo horretan, Katalunian egiten ari direna, hitz egitea alegia, Madrilen ere egin beharko luketela azpimarratu du.

ANCren manifestazioa efe

Junts pel Siren eta CUPen 72 diputatu independentisten batasuna eskatzeko ekitaldia. Argazkia: EFE

Batasuna berreskuratzeko esfortzu bat eskatu du Sanchezek (ANC)

Independentziaren aldeko alderdien arteko batasuna berreskuratzeko esfortzu bat eskatu du Jordi Sanchez ANCko presidenteak. Horrela, Gobernua osatzeko, JxSiren eta CUPen arteko negoziazioek aurrera egitea eskatu du Sanchezek.

Kataluniako Parlamentuari babesa emateko eta Junts pel Siren eta CUPen 72 diputatu independentisten batasuna eskatzeko ekitaldia egin dute Bartzelonako Ciutadellaren Till lers pasealekuan. Udalak jakitera eman duenez, 1.000 bat lagunek hartu dute parte.

?Baturik lan egin dugunean, herri gisa aurrera egin dugu?, ziurtatu du Sanchezek. ANCko buruzagiaren hitzetan, kataluniarrek independentziaren ametsa eraiki dute, eta orain eskura dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Espainiako hauteskunde orokorrak gaur Albisteak Kataluniako hauteskundeak Artur Mas albisteak