Politika -

Auzitegi Gorena

Segiko kideen bost zigor, bertan behera, eta beste bi murriztuta

Erakunde armatuko kide gisa zigortzeko militantzia aktiboa frogatu behar dela dio jurisprudentziak, eta ez erakunde zehatz bateko kide izatea soilik, Gorenak epaian azaldu duenez.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak iragan maiatzean Segiko zazpi kideri ezarritako zigor guztiak aldatu ditu Auzitegi Gorenak. Hala, bost zigor bertan behera utzi ditu Gorenak eta beste biak murriztu ditu. Sei urteko espetxe-zigorrak bi urtera jaitsi ditu.

Erakunde armatuko kide gisa zigortzeko militantzia aktiboa frogatu behar dela dio jurisprudentziak, eta ez erakunde zehatz bateko kide izatea soilik, Gorenak epaian azaldu duenez.

Auzia ebazteko saio publikoa azaroaren 4an egin zuten. Zigor Kode berria aplikatuz zigorrak arintzea onartu zuen Fiskalak saioan.

579 bis 4 artikuluan, zigorrak gradu bat edo bi arintzea aurreikusten du araudiak, delituak ?larritasun txikiagoa duenean, eta erabilitako bitartekoak edo ondorioak kontuan hartuta?.

Hala ere, bost kasutan militantzia aktiboa frogatzerik ez dagoela uste du Gorenak, ezta gazteek kale-indarkerian parte hartu dutenik ere. Ondorioz, absolbitu egin ditu. Guztiak aske utzi zituzten dagoeneko.

Horrela, Marina Sagastizabal, Emilio Yus, Aiala Zaldibar Alvarado, Bergoi Madernaz del Pozo, Igarki Robles Martinez del Campo eta Xabat Moran absolbitu ditu Gorenak. Ibon Esteban Scaloniri eta Ainhnoa Villaverde Barrutiabengoari, aldiz, zigorrak murriztu dizkie.

Militantzia aktiboa

Ainhoa Villaverderen eta Ibon Estebanen militantzia aktiboa frogatu dutela ulertu du Auzitegiak. Gorenaren ahotan, lehena Segiko koordinatzailea izan zen Gasteizen, eta bigarrena Arrotxapeako taldearen buruzagia, Iruñean.

Gorenak sententzian azaldu duenez, Villaverdek Poliziaren autoen matrikulak zituen, eta bigarrenak molotov koktelak egiteko gidaliburu bat. Horregatik, errugabetasun presuntzioa urratu dutenik errefusatu du Auzitegiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Gorena argazkiak