Politika -

PSOE-ren Batzorde Federala

Pedro Sanchezek 'batasuna' eskatu die Ciudadanosi eta Podemosi

Halaber, 'marra gorriak' baztertzeko deia ere egin du. Aldi berean, aldaketaren gobernua osatu ahal izateko gai batzuetan 'amore emateko' prest agertu da.

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia eta Albert Rivera Ciudadanoseko burua. Artxiboko irudia: EFE
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia eta Albert Rivera Ciudadanoseko burua. Artxiboko irudia: EFE
Sanchezek PSOE, Ciudadanos eta Podemosen arteko akordioa premiatu du

1:11

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak "batasuna" izateko eta "marra gorriak" eta "betoak" baztertzeko deia egin die Podemosi eta Ciudadanosi. Izan ere, alderdiek hilabeteko epea dute gobernua osatzeko, maiatzaren 2an presidenterik ez badago hauteskundeak errepikatuko dira.

Sanchezek azaldu duenez, PSOEren, Ciudadanosen eta Podemosen artean 15 milioi boto eta 199 eserleku dituzte eta hirurek ere Espainia aldatzeko helburua partekatzen dute.

Halaber, aldaketaren gobernua ahalbidetzeko "amore emateko" prest agertu da, eta "ordu erabakiorra den honetan" akatsetarako tarterik ez dagoela ohartarazi du.

PSOEren Batzorde Federala elkartu da gaur eta bilera horretan sozialisten idazkari nagusia aukeratzeko Kongresua atzeratzea erabakiko dute. Hasiera batean maiatzean egitekoa zuten, baina ez dute egingo Espainiako Gobernua osatu arte.

Susana Diezek hausnarketarako eta autokritikarako deia egin du

Susana Diaz Andaluziako Juntako presidente eta PSOEren Andaluziako idazkari nagusiak gaur adierazi duenez, PSOEk "akats asko" egin ditu eta horren aurrean sozialistek "hausnarketa" eta "autokritika" egin beharko lukete egoera bideratzeko eta "hiritarren konfiantza berreskuratzeko".

Halaber, Diazen esanetan gobernua osatzerako garaian sozialistek aintzat hartu behar dute Batzorde Federalak itunen inguruan onartutakoa eta militanteek Ciudadanosekin egindako akordioari emandako babesa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak Alderdi Sozialista Espainia bideoak Alderdi politikoak berriak Pedro Sánchez Gaurko azken ordukoa