Politika -

Lan Eskaintza publikoa

Nafarroaren eta Estatuaren ituna, LEPen aurka helegiterik ez jartzeko

Nafarroako Gobernuak 2014ari dagozkion plazak kenduta lortu dute akordioa, horien kontra baitzegoen Estatua, eta, ondorioz, 378 plaza izan beharrean 287 izango dira azkenean.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak eta Espainiakoak ituna adostu dute Foru Erkidegoan deitu dituzten lan eskaintza publikoen kontra Estatuak jarritako helegiteak bertan behera uzteko.

2015/20 eta 233/2015 foru dekretuei jarritako helegiteak dira orain atzera botako dituztenak. 2013ko, 2014ko eta 2015eko lan eskaintza publikoei eta suhiltzaileen 30 plaza betetzeko eskaintzari egiten zien erreferentzia.

Maria Jose Beaumont Funtzio Publikoko kontseilariak Funtzio Publikoaren Mahai Orokorraren bileraren ostean azaldu duenez, 20/2015 dekretuari dagokionez, Estatuak errefusatzen zituen 2014ko plazak kentzea onartu dute.

Hala, 378tik 287ra jaitsiko da eskaintza, bestela plaza guztiak galtzeko arriskua zegoelako, kontseilariaren esanetan.

Gainera, eutsi egingo diote suhiltzaileen 30 plaza betetzeko eskaintzari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Espainiako Gobernua bideoak Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua