Politika -

Akordioak

Sanchezek ezetz esan dio Podemos eta PSOE Senatura batera joateari

Datozen hauteskundeetan Senatura batera aurkezteko Podemosek egindako eskaintza errefusatu egin du PSOEk.

Pedro Sanchez. EFE
Senatura elkarrekin aurkeztea eskaini dio Podemosek PSOEri

1:28

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Senatura zerrenda bateratuak aurkezteko ituna eskaini dio gaur Podemosek PSOEri, PP gainditzeko asmoarekin, baina Pedro Sanchezek ezetz esan dio Pablo Iglesiasen eskaintzari. Izan ere, sozialistek "Podemosen proiektu autonomo eta ezberdin" bat dutela esan du PSOEko idazkari nagusiak.

Telefono bidezko elkarrizketa batean, "ez eskerrik asko" esan dio Sanchezek ekainaren 26ko hauteskundeetan Senatura batera aurkezteko Podemosek egindako eskaintzari.

Bestalde, Mariano Rajoyk esan du "estremista eta erradikalen" ituna dela IU eta Podemosen artekoa eta hori Espainiarentzat "komenigarria ez dela" gaineratu du.

Podemosen eta IUren koalizioak oraindik ez du izenik, baina argitu dute dagoeneko Alberto Garzon Madrilgo zerrendan bosgarren postuan joango dela.

Itun hori behin betikoa izateko, ordea, 2 alderdietako militanteek babestu beharko dute gaur eta bihar artean egiten ari diren galdeketetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak PSOE Hauteskunde orokorrak Espainian Ahal dugu albisteak Pedro Sánchez argazkiak