Politika -

Carmen Albaren dimisioa eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Mikel Zabalzaren omenez egindako pintaketaren inguruan Espainiako Gobernuko ordezkariak izandako jarrera salatu du Nafarroako Parlamentuak.

Mikel Zabalzaren omenezko pintaketa, Aoizen. Argazkia: eitb.eus.
Mikel Zabalzaren omenezko pintaketa, Aoizen. Argazkia: eitb.eus.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Zabalzaren omenez egindako pintaketaren inguruan Espainiako Gobernuko ordezkaria den Carmen Albaren jarrera salatu du gaur Nafarroako Parlamentuak. Torturaren aurkako eta Mikel Zabalzaren aldeko murala kentzeko eskatu zion bere garaian Albak Aoizko Udalari, eta orain Bozeramaileen Batzordeak bere dimisioa eskatu du.

Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta I-Ek babestu dute dimisio eskaera hori. PSN abstenitu da eta UPNk eta PPk kontrako botoa eman dute.

Onartutako adierazpenaren arabera, Nafarroako Parlamentuak "erabat gaitzesten du Carmen Alba Espainiako Gobernuko ordezkariaren jarrera, torturaren aurka egindako salaketa isilarazten saiatzeagatik".

Era berean, babesa eskaini diote Zabalza zenaren senitartekoei eta Agoizko Udalari. Biktima guztien alde ariko direla ere jaso dute adierazpen horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Nafarroako Parlamentuko albisteak