Politika -

Ekimena

Twitter sare sozialak Agirre lehendakariaren erbestealdia kontatuko du

Aurreneko Eusko Jaurlaritza izan zenaren 80. urteurrenean, egunerokoan agintariak jaso zuen bidaia gogoratuko dute sare sozialetan, egunez egun eta lehen pertsonan.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren eta lehen lehendakaria izan zen Jose Antonio Agirreren 80. urteurrenean, egunerokoan jaso zuen bidaia gogoratuko dute Twitter sare sozialean, egunez egun eta lehen pertsonan.

Aldi berean, garaiko testuingurua gogora ekarriko dute, II. Mundu Gerra bete-betean harrapatu zuen lehendakariaren beldur, ardura eta pentsamenduen zergatiak azalduko ditugu Facebook sare sozialeko profilean.

‘Twitterreko lehen lehendakaria’ deitu diote ekintzari, Sabino Arana Fundazioko ikerlariei esker egin ahal izango da, beraiek ari baitira eduki horiek zabaltzen, testuingurua azaltzen, aipuak gogoratzen eta Agirre lehendakariak jaso zituen pertsonaien izenen nondik norakoaren berri ematen.

Gernikatik New Yorkera

1941eko urtarrilaren 7an, Gernikatik New Yorkera Berlindik pasatuz erbestean egin zuen bidaia hasi zuen egun berean, 1942ko maiatzaren 28ra arte luzatu zen egunerokoa idazten hasi zen Jose Antonio Agirre lehendakaria.

Egunero egin zituen aipuekin, lehendakariak eman zituen pauso guztien aztarnak jarrai ditzakegu: Belgikatik Ameriketarako bidaia, garai latz haietan lagundu ziotenaren izenak, Hego Amerikako diplomazialari askoren konplizitatea, Atlantikoa itsasontziz igarotzeko eta Berlindik alde egiteko zailtasunak, Columbiako Unibertsitateko eskolak, britainiar zein estatubatuar zerbitzu sekretuekin zituen harremanak eta II. Mundu Gerran euskaldunen informazio zerbitzuen lanak.

Egun bakar batean ere ez zuen kalerik egin, egunero idatzi zuen zerbait, garrantzi txikiko pasarte bat izan zein izenak, erreferentziak edota ezkutuko mezuak izan. Asko eta asko, nazien Alemaniaren epizentroa zen Berlindik bertatik. Agirre lehendakariaren egunerokoa data, pertsona-izen, itsasontzi, leku-izen, hiri eta abar luze bat baino askoz ere gehiago da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Twitterreko albisteak Eusko Jaurlaritza berriak Lehenengo Euskal Gobernuaren lehendakaria