Politika -

Gobernu osaketa

Iglesias: 'PSOE abstenitu egiten bada, PPren bazkide izango da'

Pablo Iglesiasek ohartarazi du PSOEk oso zaila izango duela oposizioan egingo duen lanari sinesgarritasuna ematea Mariano Rajoy presidente izatea ahalbidetzen badu.

Mariano Rajoy eta Pablo Iglesias. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy eta Pablo Iglesias. Argazkia: EFE
Iglesias: 'PSOE abstenitzen bada, Rajoyren bazkide izango da'

1:00

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak esan du Alderdi Sozialistak abstentzioaren bitartez Mariano Rajoy presidente izatea ahalbidetzen badu, PSOE Alderdi Popularraren bazkide bilakatuko dela eta, ondorioz, Podemos izango litzatekeela oposizioko lehen indarra.

“Uste dut PSOEren abstentzioari esker Rajoy Gobernuko presidente bada, Alderdi Sozialista PPren bazkide bilakatuko dela”, adierazi du Mariano Rajoyrekin Diputatuen Kongresuan bildu ondoren egindako agerraldian.

Rajoy PSOE konbentzitzeko gai bada eta alderdi horrek inbestidura saioan abstentzioaren alde egiten badu, oposizioko alderdi nagusia Podemos izango dela helarazi dio Iglesiasek Rajoyri.

“PSOErentzat oso zaila izango da oposizioan egingo duen lanari sinesgarritasuna ematea, Rajoy Gobernuko presidente izatea ahalbidetzen badu”, erantsi du.

Podemosek Rajoy “inolaz ere” ez duela babestuko berretsi du eta oposizioko lana euren printzipioen arabera egingo dutela agindu du.

Bilera “adeitsua” izan dela esan du, bi aldeen jarrerak irmoak zirela jakinda. “Ez dago inolako aukerarik PPren Gobernu batean egoteko, ezta Mariano Rajoyren inbestidura babesteko”, nabarmendu du.

Bestalde, Rajoyk aurrez aurre aitortu dio bere asmoa Alderdi Sozialistarekin akordio batera heltzea dela, “Espainiari komeni zaion aukera egokiena” hori delakoan.

Podemoseko idazkari nagusiak, berriz, Alderdi Popularra egongo ez den Gobernu bat eratzearen aldekoa dela adierazi dio, PSOErekin eta alderdi progresisten babesarekin.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak PSOE PP Mariano Rajoy Pablo Iglesias politikari ohia Pedro Sánchez albisteak Eguneko albisteak Podemos