Politika -

Inbestidura saioa

EH Bilduk 'PP kanporatzea' eskatu du, erabakitzeko eskubidea lortzeko

Beitialarrangoitiak PPri bidea mozteko deia egin du, erabakitzeko eskubidea erraztuko lukeen aukera bat martxan jartzeko, salbuespen neurriak amaitzeko, eta kartzela-politika aldatzeko.

Beitialarrangoitia: 'Beharrezkoa da Rajoy Gobernutik ateraraztea'

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren bozeramaileak "PP kanporatzea" eskatu du, "mendeku eta errepresio" politikak gainditzeko, eta azpimarratu du Arnaldo Otegi lehendakarigai izango dela, "batzuek nahi izan ez arren".

Beitialarrangoitiak, Otegiren aldeko txapa soinean, PPri bidea mozteko deia egin du, erabakitzeko eskubidea erraztuko lukeen aukera bat martxan jartzeko, salbuespen neurriak amaitzeko, eta kartzela-politika aldatzeko.

EH Bilduren ordezkariak berretsi du beharrezkoak direla pertsonen eskubideen alde "pauso erabakigarriak" emango dituen politikak, elkarbizitzaren "oinarri sendoak" ezartze aldera.

"Herritarren bizimodua hobetzeko erabakiak hartzeko aukera emango digun subiranotasuna behar eta merezi dugu", adierazi du.

Baina alternatiba hori Kongresuan osatzea "ezinezko" jotzen duenez, EH Bilduren diputatuak ahal den lekuetan aukera aprobetxatzeko deia egin du, Galiziako eta EAEko hauteskundeei erreferentzia eginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Rajoy berriak Espainiako Gobernua bideoak Espainia albisteak EH Bildu Nafarroa Albisteak