Politika -

Gürtel sarea

PPren Genovako egoitzan kontrolik pasatu gabe sartzen zela dio Correak

Halaber, uko egin dio gainerako akusatuen defentsako abokatuei erantzuteari. Hala ere, bere abokatuaren galderei erantzungo die.

Francisco Correa Gürtel auzia daraman Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratzen. EFE
Francisco Correa Gürtel auzia daraman Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratzen. EFE
Correak ez du esan nork kobratzen zituen legez kanpoko komisioak

1:27

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi Popularreko batzordearen kideek bezala, PPren egoitza nagusian sartzeko (Madrilgo Genova kalean) “txartel berezi bat” zuela ziurtatu du astelehen honetan Francisco Correa Gürtel sareko uztezko buruzagiak. Txartel horri esker, sarbideko kontrola saihesten zuen Correak, “aparkalekutik” zuzenean sartzen baitzen.

Gainera, PPko diruzain ohiari buruz epailearen aurrean esan duen guztia egia dela ziurtatu du. Ildo horretatik, egoitza nagusira dirua eramateaz gain bere etxera ere eramaten zuela esan du.

Correaren deklarazioa

Francisco Correa Gürtel sareko ustezko buruzagiak azkenean uko egin dio herri akusazioaren galderei eta gainerako akusatuen defentsako abokatuen galderei erantzuteari, Juan Carlos Navarro bere abokatuaren aholkuei jarraituz. Ostiralean Correak iragarri zuen herri akusazioa osatzen duten eragileen artean bati bakarrik erantzungo ziola, Valentziako PSOEren ordezkariari, hain zuzen.

Horrenbestez, gainerako akusatuen defentsako abokatuak Correari galderak egiten hasi dira. Dena dela, Correak jada adierazi du ez duela horiek egindako galdera bakar bat ere erantzungo.

Pablo Crespo Gürtel sareko ustezko bigarrenaren abokatuak, Luis de Miguel Gürtel sareko finantzen arduradunarenak eta Isabel Felisa Jordanenak egin dituzte dagoeneko galderak.

Hala ere, Francisco Correak bere abokatuaren galderei erantzungo die.

Ikusmin handia zegoen Correaren gaurko deklarazioa entzuteko; izan ere, Valentziako PSOEren abokatuari erantzungo ziola iragarri zuen. Asteburuan, ordea, bere erabakia aldatu du Correak, bere abokatuaren aholkua kontuan hartuta.

Barcenasek PPko 3 ministro ohik eta 2 enpresaburuk lekuko gisa deklaratzea eskatu du

Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren abokatuak PPko hiru ministro ohi (Jaume Matas, Elvira Rodriguez eta Rafael Arias Salgado) eta Florentino Perez eta Juan Miguel Villar Mir, ACS eta OHLko buruak, lekuko gisa deklaratzera deitzea eskatu du.

Francisco Maroto abokatuak Jose Maria Aznarren garaian Espainiako Ingurumen eta Sustapen ministro izan zirenek lekukotza ematea eskatu du. Correak aurreko asteko deklarazioan adierazi zuen Barcenasek Sustapen Ministerioarekin eta Ingurumen Ministerioarekin kudeatzen zituela PPren esleipenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Barcenas auzia Berriak Politika PP Epaiketak bideoak Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak