Politika -

Rajoyren inbestidura

PSOEk dio ‘aldebakarreko haustura’ dela PSCren erabakia

PSCko ordezkariek eta PSOEko beste hainbat diputatuk ez dute alderdiaren boto-diziplina errespetatuko, eta Rajoyri "ez" esatearen aldeko iritzia berretsi dute.

Javier Fernandez, PSOEko batzorde-kudeatzailearen zuzendaria. Argazkia: EiTB
Javier Fernandez, PSOEko batzorde-kudeatzailearen zuzendaria. Argazkia: EiTB
Javier Fernandez, PSOEko batzorde-kudeatzailearen zuzendaria. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSCko ordezkariek eta PSOEko beste hainbat diputatuk Rajoyri "ez" esatearen aldeko iritzia berretsi dute astelehen honetan. Ildo horretatik, PSOEren Batzorde Federalak esan du erabaki horrek “aldebakarreko haustura” eragin duela bi aldeek 1978tik duten batasunean.

Ohar baten bidez jakinarazi duenez, PSCk hartu duen erabakiak ez du errespetatzen PSOEren Batzorde Federalak hartu zuen erabakia. Izan ere, Mariano Rajoy presidentegaiaren inbestidura saioaren bigarren bozketan sozialistak abstenitu egingo direla iragarri zuen PSOEk igandean.

Ildo horretatik, alderdiak igandean hartu zuen erabakia errespetatzeko eskatu die Javier Fernandezek zuzentzen duen batzorde kudeatzaileak PSCko zazpi diputatuei, eta zentzuz jokatzeko eskatu die eta "demokrazian bi alderdiek elkarrekin duten historia eta egin duten lana" nabarmendu ditu.

PSCren Kontseilu Nazionaleko 241 ordezkarik Rajoy berriro presidente izendatzeko aukerari "ez" esatearen alde bozkatu dute, eta abstentzio bakarra izan da. Horrela, berretsi egin dute Miquel Iceta buruaren eta PSCren zuzendaritzaren erabakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi Sozialista Espainiako Gobernua Espainia albisteak Aldaketa PSOEn Alderdi politikoak albisteak Albisteak