Politika -

Auzitegi Nazionala

12 pertsona ikertzen ari dira, Altsasuko erasoaren egileak direlakoan

Epaileak Guardia Zibila Euskal Herritik kanporatzeko "beldur eta jazarpen kanpaina" batekin lotu du taberna batean bi guardia zibilekin izandako liskarra.

Altsasuko herritarrek dena muntaia poliziala eta mediatikoa zela salatu zuten. Argazkia: EFE
Altsasuko herritarrek dena muntaia poliziala eta mediatikoa zela salatu zuten. Argazkia: EFE
Altsasuko herritarrek dena muntaia poliziala eta mediatikoa zela salatu zuten. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak dio Altsasuko taberna batean bi guardia zibilekin eta haien bikotekideekin izandako liskarra “jazarpen eta beldurrezko kanpaina” baten ondorio dela, “guardia zibilek herritarrekin harremanak izatea saihesteko”.

Europar Press albiste-agentziaren arabera, gertakari horren ikerketa bere ardurapean uzteko eskatu dio Lamela epaileak Iruñeko instrukzioko 3. epaitegiari; izan ere, Auzitegi Nazionaleko magistratuak uste du terrorismo delitua egon daitekeela, liskarra Estatuko Segurtasun Indarrak beldurrarazi eta Euskal Herritik alde egin dezatela lortzeko asmoz egin zela iritzita.

Auzitegi Nazionalak jakinarazi du 12 pertsona identifikatu dituztela, erasoaren egileak direlakoan. Bi guardia zibilak “larriarazteaz” gain, erasoaren helburua Guardia Zibilaren gainerako agenteak, haien senideak eta Altsasun Guardia Zibila babesten duten herritarrak beldurraraztea izan zela dio epaileak.

Ikerketapean dauden 12 lagun horiek Ospa Mugimenduarekin eta Alde Hemendik kanpainarekin lotzen ditu eta horietako hiruk Koxka tabernan izandako borrokan parte hartu zutela dio.

Gertakariak urriaren 15eko goizaldean jazo ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Nafarroa gaur Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Altsasu azken ordukoa Gazteak albisteak