Politika -

Azaroaren 27ko galdeketak

Gure Esku Dagok Dima eta Bakaikuko herritarrak bozkatzera animatu ditu

Azaroaren 27an galdeketetan parte hartzeko deia egin die herritarrei erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak. Horrez gain, 2019ra arte egingo duten ibilbide-orria onartu dute.

Gure Esku Dagoren zuzendaritza-batzordea bildu da Beasainen. Argazkia: Gure Esku Dago
Gure Esku Dagoren zuzendaritza-batzordea bildu da Beasainen. Argazkia: Gure Esku Dago
Gure Esku Dagoren zuzendaritza-batzordea bildu da Beasainen. Argazkia: Gure Esku Dago

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gure Esku Dagok herri-galdeketak antolatu ditu Diman eta Bakaikun, datorren azaroaren 27an. Larunbat honetan Zuzendaritza Batzordeak Beasainen egindako bilkuran herritarrak parte hartzera animatu ditu. 2016an hasitako bidean barrena, 38 izango dira galdeketak egingo dituzten herriak urtea amaitzerako.

Era berean, erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak 2019ra arte jorratuko duten ibilbide-orria onartu du gaurko bileran. Erronka potoloak dituztela esan dute, ziklo berri baten baitan. Abenduaren 17an emango dute ekimen horien guztien berri Iruñean baina, aurreratu dutenez, "100 herritik gora igoko dira galdeketen olatura 2017an".

Horrez gain, "ariketa demokratiko honek batu egiten gaituela" azpimarratzeaz gain, "hormak eta harresiak gainditzen lagundu digu, elkar hobeto ezagutzen eta gure arteko loturetan sakontzen", adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Gure Esku argazkiak Beasain Eguneko albisteak