Politika -

Ekitaldia Antsoainen

Echeniquek dio Podemos berria 'askoz deszentralizatuagoa' izango dela

Alderdiko Antolakuntza idazkariak Nafarroan abiatu du #AtarseLosCordones" ibilbidea. Horren helburua da zirkuluei ahotsa ematea, Estatu mailako bigarren batzarri begira.

Pablo Echenique
Pablo Echenique
Pablo Echenique

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Echenique Podemoseko Antolakuntza idazkariak esan du alderdiak deszentralizazio kontuetan aurrera egin behar duela eta, horren harian, ziur agertu da Podemoseko Estatu mailako bigarren asanbladaren ostean ''egungoa baino askoz alderdi deszentralizatuago'' bat egongo dela.

Echeniquek Antsoainen egin ditu adierazpenak, Nafarroan abitu baitu #AtarseLosCordones" ibilbidea. Horren helburua da zirkuluei ahotsa eman, batzar horri begira. Datozen asteotan beste lurralde batzuk ere bisitatuko ditu, zirkuluen eta zuzendaritza organoko kideen iritziak jasotzeko eta hitzordu horri begira eztabaidak prestatzeko.

Hala, Echeniquek azpimarratu du ''askoz zentzu gutxiago'' duela lehen asanblada horretan adostutako estruktura, eta lurraldeetan ''potentzial izugarria'' dagoela eskualdetan, bertako diputatu eta zinegotzietan. Antolakuntza idazkariak uste du ''xehetasunak eztabaidatzeko'' unea dela orain, ''beti konplexua den zerbait''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Nafarroako albisteak Alderdi politikoak albisteak Gaurko azken ordukoa Podemos bideoak Antsoain azken ordukoa