Politika -

Auzitegi Nazionala

Erregearen argazkiak erretzeagatik atxilotutako CUPeko kideak, aske

Nolanahi ere, epaileak deklaratzera deitzen dituenean epaitegira joan beharko dute.

CUPeko ordezkaritza bat Auzitegi Nazionalera bidean.
CUPeko ordezkaritza bat Auzitegi Nazionalera bidean.
CUPeko ordezkaritza bat Auzitegi Nazionalera bidean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak aske utzi ditu Espainiako erregearen argazkiak erretzeagatik atxilotutako CUPeko bost kideak.

Gertakariak joan den irailaren 11ko Diadan jazo ziren. Bost independentistak deklaratzera deitu zituzten abenduaren 9an, baina ez ziren Auzitegi Nazionalera joan.

Atzo, horietako hiru atxilotu zituzten Esquadra Mossoek; gainerako biak, berriz, gaur goizean atxilotu ditu Espainiako Poliziak, beste hainbat independentistarekin batera autobusean Madrilera zihoazenean, auzipetuei babesa ematera.

Atxilotuetako biren abokatuak azaldu duenez, Fiskaltzak badaezpadako neurririk eskatu ez duelako utzi dituzte bostak aske. Nolanahi ere, epaileak deklaratzera deitzen dituenean, auzitegira joan beharko dute.

Abokatuak azpimarratu du “epaiketa politiko” baten aurrean aurkitzen garela eta “adierazpen askatasunaren kontrako jazarpen politikoa” ematen ari dela. “Auzitegi Nazionalak ez du inolako zilegitasunik Kataluniako herritarrak epaitzeko”, erantsi du.

Esquadra Mossoen jokabideari buruzko txostena

Bestalde, Mireia Vehi CUPeko parlamentarioak aurkeztutako txosten baten arabera, Esquadra Mossoek “ofizioz” jardun zuten bost gazten independentisten aurka eta euren kabuz erabaki zuten kasua Auzitegi Nazionalaren esku uztea.

Vehik babestu egin du Espainiako Erregearen argazkiak erreta egindako protesta eta Jordi Jane Kataluniako Barne kontseilariaren kargugabetzea exijitu du, “agindu demokratikoaren mailan ez dagoelako eta oztopatu egiten duelako”.

Diputatu independentistak deitoratu egin du kasu honetan Guardia Zibilak berak baino azkarrago jokatu duela Kataluniako Poliziak. Hori dela eta, zalantzan jarri du Kataluniak bizi duen testuinguru politiko berezi honetan Jane dela kontseilaririk egokiena.

“Zer gertatuko da udalek hautestontziak jartzen dituztenean? Noren aginduak beteko dituzte Mossoek? Generalitatearenak edo Estatuarenak? Noren ondoan egongo da Jane, Estatu monarkikoaren ondoan ala gure Errepublikaren ondoan?”, galdetu du Vehik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Katalunia Diada azken ordukoa Politika albisteak Albisteak CUP gaur