Politika -

Euskal erakundeak

Ekarpen Legea berritzeko negoziazioa eperik gabe atzeratu dute

Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak EAEko diru-funtsera bideratu beharreko zenbatekoa zehazten du Ekarpen Legeak.

Pedro Azpiazu eta Josu Erkoreka. Artxiboko irudia: EFE
Pedro Azpiazu eta Josu Erkoreka. Artxiboko irudia: EFE
Pedro Azpiazu eta Josu Erkoreka. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak iragarri du Ekarpen Legea berritzeko negoziazioa eperik gabe atzeratzea erabaki dutela, "hankamotz jaiotzea saihesteko eta adostasun zabala bilatzeko, euskal erakundeen finantzazioa bermatuz".

Ekarpen Legea lurralde historiko bakoitzak Euskal Autonomia Erkidegoko diru-funtsera bideratu behar duen dirua zehazten du. Egun, Arabak % 16ko koefizientea dauka, Gipuzkoak % 33,06koa eta Bizkaiak % 50,94koa.

Joan den otsailean, hiru foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak arau horren inguruko akordio bat lortzeko epe-muga abenduaren 16an ezarri zuten. Epea hori, beraz, bihar bukatzen da. Ekarpen Legearen eraberritzea 2012tik ari dira atzeratzen eta, Azpiazuren esanetan, "beste apur bat iraun dezake horrela".

Horrenbestez, Ogasun eta Ekonomia sailburuak aitortu du ez dutela beteko otsailean agindutakoa.

Negoziazioa atzerako arrazoiak hiru direla azaldu du Azpiazuk: apirilean onartutako Udal Legearen garapena, Eusko Jaurlaritza duela gutxi osatu izana eta Iñigo Urkulluren exekutiboak Espainiako Gobernuarekin Kupoaren harira duen negoziazioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra bideoak EAE Ekonomia berriak Eguneko albisteak