Politika -

Arabako aurrekontuak

Bermeen Batzordeak ikusiko du Arabako batzarkideen zigorraren kasua

Euskadiko Podemos-Ahal Duguren zuzendaritzak Bermeen Batzordearen esku utzi du Arabako Aurrekontuen aurka bozkatu duten lau kideen kasua, alderdiak abstenitzeko eskatu arren.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Podemos-Ahal Duguren zuzendaritzak Bermeen Batzordearen esku utziko du Arabako Batzar Nagusietan aurrekontuen proiektuaren kontra egin duten alderdiko lau kideen kasua, alderdiak abstentzioaren alde egitea erabaki arren.

Zuzendaritzako iturriek azaldu dutenez, alderdiak “kodigo etiko eta estatutu oso argiak” ditu, eta horietan oinarrituko da Bermeen Batzordea, lau batzarkide horiek zein huts egin duten zehazteko, baita horien balizko zigorrak ere.

Batzordeak ez du oraindik datarik bilera egiteko, baina huts larria egin dutela ebatziz gero, baliteke alderditik kanporatzea.

Eduardo Maura Euskadiko Podemoseko Politika idazkariaren hitzetan, Arabako batzarkideen auzia “politikatik kanpokoak diren baina politikan ondorioak dituzten arrazoiak direla-eta gatazkatsua den giza talde batek eragin du”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskadiko Podemos-eko albisteak