Politika -

Diputatuen Kongresua

PPk begi onez hartu du EAJk azken orduotan erakutsitako jarrera

EAJk ez du osoko zuzenketarik aurkeztuko eta horrek bidea erraztuko die popularrei. Hala ere, bi alderdion arabera, oraindik ez dute akordiorik lotu, nahiz eta borondate ona erakutsi.

Diputatuen Konresuko artxiboko argazkia. EiTB
Diputatuen Konresuko artxiboko argazkia. EiTB
PPren Aurrekontu Orokorrak EAJk babestuko dituen ezagutuko da aste honetan

1:53

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste erabakigarria izango da 2017ko Estatuko Aurrekontu Orokorrentzat. Izan ere, oposizioak aurkeztutako zazpi osoko zuzenketei aurre egin beharko die Espainiako Gobernuak, EAJrekin negoziatzen jarraitzeaz gain.

Cristobal Montoro Ogasun eta Funtzio Publikorako ministroak tramitea burutzea espero du, Ciudadanos, CC, UPN eta Foro Asturias alderdien babesarekin. Hala, aurrekontu proposamenak 175 boto lortu eta zuzenketak bertan behera geratuko lirateke.

PSOE, Unidos Podemos-En Comú Podem-En Marea, ERC, Compromis, EH Bildu eta Nueva Canarias alderdiek osoko zuzenketak aurkeztu dituzte; EAJk, ordea, ez.

Aitor Esteban Kongresuko bozeramaile jeltzaleak adierazi duenez, Mariano Rajoyk zuzenean hartu du parte negoziazioetan; hori dela eta, hainbat gai garrantzitsu desblokeatu ahal izan dituzte, nahiz eta azken unera arte negoziatzen jarraituko dutela berretsi.

Osoko zuzenketak

Oraingoz, Ogasun ministroak asteazkenean eta ostegunean zazpi alderdi politikok aurrekontuen aurka emandako argudioak entzun beharko ditu. Gizarte gastuak gutxituta, desberdintasuna areagotuko dela salatu du oposizioak. Halaber, pentsiodunek eta langile publikoek erosteko ahalmen gutxiago izango dutela kritikatu du.

Gainera, aurreikusitako diru sarrerak gehiegi balioetsi dituztela esan dute oposizioko alderdiek. Bestalde, PDeCATeko nazionalista kataluniarrek eta ERCko errepublikarrek autonomia erkidegoak eta udaletxeak itotzen ari direla nabarmendu dute.

Antonio Hernando PSOEren bozeramaileak sozialistek aurkeztutako osoko zuzenketa defendatzea espero dute, gizarte estatua minimoa izango dela eta desberdintasuna areagotuko dela argudiatuta.

Podemosen osoko zuzenketa Pablo Iglesiasek defendatuko du Kongresuko bilkuran. Alderdi moreak aurrekontu alternatiboa aurkeztu du. Horren arabera, defizit publikoa Barne Produktu Gordinaren % 3,7 izango litzateke eta 19.500 milioi euroko gastu publikoa egingo lukete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Berriak Politika Albisteak Alderdi Popularra Albisteak