Politika -

Barne hauteskundeak

Sanchezek gaur 'alderdi berri bat' abiatzea espero du

Sozialisten idazkari nagusi ohiak parte hartzera animatu ditu afiliatuak, 'demokrazia, parte hartze, gardentasun eta eztabaida eredu' den prozesu batean.

Pedro Sanchezek botoa eman du PSOEren barne hauteskundeetan. EFE
Pedro Sanchezek botoa eman du PSOEren barne hauteskundeetan. EFE
Pedro Sanchez: 'PSOE batzeko eguna izango da biharkoa'

1:33

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaiak barne hauteskundeetan parte hartzeko deia egin du gaur. Orobat, "parte hartze irmoagoa" ezarriko duen "alderdi berri bat" abiatzea espero duela esan du.

Sanchez txalo artean iritsi da Pozuelo de Alarconen (Madril) talde sozialistak duen egoitzara, kazetari, militante eta jende ugariren artean.

Sozialisten idazkari nagusi ohiak parte hartzera animatu ditu afiliatuak, "demokrazia, parte hartze, gardentasun eta eztabaida eredu" den prozesu batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak PSOE Aldaketa PSOEn albisteak Pedro Sánchez bideoak Eguneko albisteak