Politika -

Aldaketa alkatetzan

Yolanda Gonzalez da Vianako alkate berria, zentsura mozioa onartu ostean

Gaur eguerdian eztabaidatu eta onartu dute UPN alderdiko Jose Luis Murguiondo alkatearen aurka aurkeztutako zentsura mozioa.

PSNko Yolanda Gonzalez, Vianako alkate berria

1:29

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur eguerdian eztabaidatu du Vianako Udalak UPN alderdiko Jose Luis Murguiondo alkatearen aurka gainerako alderdiek aurkeztu duten zentsura mozioa.

PSN, Cambiemos Viana eta Geroa Bai alderdiek abiatu dute Murguiondoren aurkako prozesua, eta Yolanda Gonzalez sozialista jarri dute haren ordez.

Hiru alderdiek babes nahikoa izan dute ekimenak aurrera egin dezan; izan ere, sei zinegotzi dituzte, eta UPNk lau ditu. EH Bilduk bakarra dauka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika UPN Albisteak PSN Albisteak Geroa Bai Albisteak Nafarroa EH Bildu Araba Viana bideoak Eguneko albisteak Podemos Ahal Dugu Nafarroa