Politika -

Aste Nagusia

Bilboko Konpartsak: 'Dignidad y Justiciaren salaketak funtsik gabeak dira'

Dignidad y Justicia elkarteak iragarri du Askapeña, Txori Barrote eta Kaskagorri konpartsak salatuko dituela txosnetan presoen argazkiak jartzeagatik.

Txori Barrote konpartsaren txosna. Argazkia: EFE
Txori Barrote konpartsaren txosna. Argazkia: EFE
Txori Barrote konpartsaren txosna. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Konpartsak esan du Dignidad y Justicia elkarteak "funtsik gabeko salaketak" jartzen dituela, "Aste Nagusia eta konpartsak kaltetzeko asmoz". Halaber, salaketa horiek federazioaren eta jai-ereduaren kontrako erasoak direla erantsi du.

Dignidad y Justicia elkarteak Askapeña, Txori Barrote eta Kaskagorri konpartsak Auzitegi Nazionalean salatuko dituela iragarri zuen atzo, txosnetan presoen argazkiak jarri dituztelako.

Iragarpen horren ondotik, Bilboko konpartsen federazioak adierazpen bat zabaldu du gaur, "gure jai-eredua, gure ikurrak eta adierazpen askatasuna defendatuz".

Konpartsek azaldu dutenez, balizko salaketa horien informazio bakarra komunikabideen bidez jaso dute eta, beraz, ez dute inolako jakinarazpen ofizialik.

Nolanahi ere, aipatu elkartearen asmoa gogor salatu dute. "Salaketa horiek gezurretan eta erdizkako egietan oinarritzen dira; tamalez, ez da lehenengo aldia Dignidad y Justicia elkarteak oinarririk gabeko salaketak aurkezten dituela, jaiak eta konpartsak kaltetzeko asmoz, baina sekula ez dute lortu aldeko ebazpenik", azpimarratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Berriak Politika Presoak argazkiak Eguneko albisteak