Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Guardia Zibilak Kataluniako 14 atxilotuei sedizioa leporatu die

Politika

Kataluniako erreferenduma

Guardia Zibilak Kataluniako 14 atxilotuei sedizioa leporatu die

Agentziak | Erredakzioa

2017/09/21

Era berean, atzo erreferendumeko prestaketaren aurkako operazioan atxilotutako pertsonei diru publikoa bidegabe erabiltzea, prebarikazioa eta desobedientzia egotzi diete.

1:23
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzitako erreferendumaren prestaketaren aurka operazioa martxan jarri zuen atzo epaile batek. Sarekadan 14 pertsona atxilotu zituzten guardia zibilek. Sedizioa, diru publikoa bidegabe erabiltzea, prebarikazioa eta desobedientzia leporatu die Guardia Zibilak atxilotuei.

Iturri judizialek jakitera eman dutenez, erreferendumeko prestaketaren arduradunak atxilotzeko aginduetan sedizio delitua gaineratu zuen Guardia Zibilak. Bartzelonako epaileak beste hiru egotzi dizkie: diru publikoa bidegabe erabiltzea, prebarikazioa eta desobedientzia.

Sedizioa, Zigor Kodearen arabera ordena publikoaren kontrako delitua da. “Indarkeriarekin edo arauetatik kanpo, Legediaren aplikazioa edo agintarien, erakunde ofizialen edo funtzionarioen agintea eragozteko publikoki matxinatu” diren pertsonak zigortzen ditu sedizioak.

Oraingoz, epailea 20 bat pertsona ikertzen ari da, diru publikoa bidegabe erabiltzea, desobedientzia eta prebarikazioagatik. Hala ere, azkenean magistratuak erabaki beharko du atxilotuei leporatzen zaizkien delituak.

Guardia Zibilak 14 pertsona atxilotu zituen atzo, horien artean Generalitateko goi-kargudunak. Honezkero hiru atxilotu aske geratu dira, baina epaileak deitzen dituenean agerraldia egin beharko dute, Guardia Zibilaren aurrean deklaratzeari uko egin ondoren.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena