Politika -

Kataluniako erreferenduma

Udaltzaingoa hautetsontziak zaintzen ari da Bartzelonan, erabil ez ditzaten

Fiskaltzak emandako agindua bete dute agenteek, nahiz eta koordinazioa Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak bere gain hartu duen. Udalak bere biltegi batean gordetzen ditu, hauteskundeetarako.

Udalak hautetsontziak gordetzeko erabili ohi duen biltegia. Argazkia: EFE
Udalak hautetsontziak gordetzeko erabili ohi duen biltegia. Argazkia: EFE
Bartzelonako Udaltzaingoa, Udalak erabiltzen dituen hautetsontziak zaintzen

0:47

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako Udaltzaingoak Estatuaren hautetsontziak zaintzeko operatiboa antolatu du, Kataluniako Gobernuak urriaren 1erako deitu duen galdeketan erabil ez ditzaten. Hautetsontziak Udalaren biltegi batean gorde ohi dituzte, hauteskundeetarako.

Kataluniako Fiskaltza Nagusiak eman du operatiboa abiarazteko agindua, eta Kataluniako udaltzaingo guztiei helarazi die, "beharrezko neurriak" har ditzaten, urriaren 1eko hauteskundeetan Estatuaren hauteskunde materiala (hautetsontziak, besteak beste) erabil ez dezaten.

Halere, igandeko erreferenduma egitea eragozteko erabakiak Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak hartu ditu bere gain.

Mercedes Armas epaileak hartu du erabakia, eta Fiskaltzari igorritako jakinarazpenean gogorarazi du prozedura judizial bat irekita dagoenean, magistratuari dagokiola aginduak ematea, ez fiskalari.

Fiskaltza alboratu eta ikerketa zuzentzea bere ardura dela argitu arren, Mercedes Armasek bere egin ditu urriaren 1eko erreferenduma galarazteko asmoz Kataluniako Fiskaltzak orain arte hartu dituen neurriak.

Hautetsontziei dagokienez, Bartzelonako Udalak Peru kaleko pabiloi batean gorde ohi ditu, eta hara abiatu dira Udaltzaingoaren patruilak horiek zaintzeko asmoz.

Materiala urriaren 1ean erabiliko ez dutela bermatu arte izango da martxan operatiboa, polizia iturrien arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Bartzelona bideoak Kataluniaren independentzia Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean