Politika -

Katalunia

Rajoyk 155. artikulua abiarazita, Puigdemontek 5 egun ditu erantzuteko

Espainiako Gobernuko presidenteak errekerimendua bidali dio Carles Puigdemonti, independentzia deklaratu duen ala ez argitu dezan.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EiTB
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EiTB
Mariano Rajoyren agerraldia, Kataluniako auzian

3:09

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministroen Kontseiluak Generalitateari errekerimendua bidaltzea adostu du, atzoko osoko bilkuran Carles Puigdemontek Kataluniako independentzia aldarrikatu zuen argitzeko, Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu baino lehen, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak jakitera eman duenez.

Puigdemontek arratsaldean jaso du errekerimendua, eta horren arabera, bost egun ditu (datorren asteleheneko goizeko 10:00ak arte) erantzuna emateko. Independentzia deklaratu zuela berresten badu, ostegunera arteko epea izango du atzera egin eta Espainiako Gobernuak 155. artikulua ezartzea saihesteko.

Horrela, Rajoyk 155. artikuluaren bidea martxan jarri du, nahiz eta sekula ez den aplikatu Espainian. Artikulu horren arabera, aldez aurretik erkidegoko presidenteari errekerimendua bidalita, Espainiako Gobernuak, Senatuko gehiengo absolutuaren babesarekin, ?beharrezko neurriak hartuko ditu eginbeharrak indarrez betearazteko edo interes orokorra babesteko?.

Rajoyk agerraldia egin du Moncloa jauregian, Ministroen Kontseiluak ezohiko bilera egin ondoren. Buruzagiak ez du galderarik onartu. Katalunia estatu independente bihurtzeko ?herriaren agindua? onartu zuen Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak asteartean, baina independentziaren ondorioak etetea proposatu zuen ondoren.

Exekutibo zentraleko presidenteak PSOErekin eta Ciudadanosekin negoziatu du Puigdemonti eman beharreko erantzuna. Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiarekin b bart bildu zen Rajoy Moncloa jauregian, eta Albert Rivera Ciudadanoseko presidentearekin telefonoz hitz egin du goizean. Katalunian hauteskundeak deitzeko, 155. artikuluaren aplikazioa eskatzen asteak eman ditu Riverak.

?Anabasa? vs ?argitasuna?

Bestalde, Kataluniako Parlamentuan asteartean ?gertatutakoak sortu duen anabasa? kritikatu du Rajoyk.

Horregatik, Ministroen Kontseiluak Kataluniako Gobernuari errekerimendu formala bidaltzea adostu du, ?Kataluniako independentzia aldarrikatu duen baieztatzeko, indarrean sartu ote den ala ez, zalantza nahita sortu dutela baztertuta?. Datozen asteetan elkarrizketari aukera emateko independentziaren ondorioak etetea eskatu zuen Puigdemontek.

Konstituzioko 155. artikuluaren babespean Espainiako Gobernuak har dezakeen edozein neurri aplikatu baino lehen, ?aurretiko? errekerimendua bidaltzea beharrezkoa dela azaldu du Rajoyk. Horrela, ?herritarrei argitasuna eta segurtasuna eskaini? nahi die Exekutiboak.

?Segurtasuna?

?Gaur hartutako erabakiarekin, Gobernuak segurtasuna eman nahi die espainiarrei eta, batez ere, kataluniarrei, eta Generalitateko agintariek sortutako anabasarekin amaitu nahi du?, goraipatu du buruzagiak.

Puigdemontek errekerimenduari ematen dion erantzunak ?datozen egunetako gertakariak? markatuko dituela ohartarazi du Rajoyk. Exekutibo zentraleko presidenteak ez du erantzuteko epemugarik ezarri.

Hala, normaltasun instituzionala berrezartzeko eta legea errespetatzeko borondatea azaltzen baldin badu, ?ezegonkortasun, tentsio eta bizikidetzaren haustura epea bukatuko litzateke?, adierazi du.

?Hori da guztiek nahi eta espero dutena, behin eta berriro eskatu dutena. Katalunia bizitzen ari den egoerari bukaera ematea premiazkoa da. Lasaitasuna, segurtasuna eta sosegua lehenbailehen itzultzea beharrezkoa da?, esan du Espainiako Gobernuko presidenteak.

Rajoyk elkarrizketaz hitz egitea faltan bota du ERCk: ?Kukuak oker jo du?

Bestalde, Rajoyk bere agerraldian elkarrizketa ez aipatzea deitoratu du Marta Rovira ERCko idazkari nagusiak: ?Kukuak oker jo du?.

?Elkarrizketaren eta bitartekaritza proposamenen inguruko ezer ez du esan Mariano Rajoyk, azalpenen bat eskatu beharko diogu. Mehatxuak ikusita, kukuak oker jo duela esango nuke?, ohartarazi du.

Xavier Domenech Catalunya en Comu (CatComu) alderdiko koordinatzaile nagusiaren hitzetan, ?ez da errekerimenduen garaia?, eta elkarrizketari eusteko eskatu dio Rajoyri.

?Ez da ez legeen ez errekerimenduen garaia, elkarrizketarena eta politika demokratikoarena baizik?, argitaratu du Twitter sare sozialean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Katalunia Berriak Politika Rajoy albisteak Kataluniaren independentzia Espainiako Gobernua albisteak Gaurko azken ordukoa Pere Aragonès argazkiak Espainia argazkiak