Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Muguruza: 'EAJk Estatuarekin duen harremanaz gogoeta egin beharko luke'

Politika

Memoria eta Bizikidetza

Muguruza: 'EAJk Estatuarekin duen harremanaz gogoeta egin beharko luke'

Agentziak | Erredakzioa

2017/10/11

Bestalde, "biktima guztientzako aitorpen bera" adostea eskatu die Carmen Hernandez Jesus Maria Pedrosaren alargunak alderdi politiko guztiei.

  • Ane Muguruza, Josu Muguruza Herri Batasunako diputatuaren alaba. Argazkia: EFE

    Ane Muguruza, Josu Muguruza Herri Batasunako diputatuaren alaba. Argazkia: EFE

    Ane Muguruza, Josu Muguruza Herri Batasunako diputatuaren alaba. Argazkia: EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

“Espainiako Estatuarekin” duten “ezkongai-harremanaren” inguruan gogoeta egitea eskatu die Ane Muguruzak, Josu Muguruza Herri Batasunako diputatuaren alabak, EAJri eta Eusko Jaurlaritzari, Auzitegi Konstituzionalak polizia-abusuen legeko zenbait artikulu bertan behera jarraitzea erabaki ondoren. GALek Josu Muguruza hil zuen 1989an.

Muguruzak agerraldia egin du gaur Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza batzordean.

Muguruzaren hitzetan, “78ko erregimena sekula baino indartsuago dago” eta “Espainiako Estatuak ez du konponbiderik emateko inolako borondaterik”.

Muguruzaren ahotan, EAJk eta Iñigo Urkulluren Exekutiboak “Espainiako Estatuarekin batera egin nahi duten lanaz” gogoeta egin beharko lukete, Poliziaren biktimen gaian ematen den aurrerapauso bakoitzeko Estatuak “atzerapauso” bat ematen duelako.

“Ezkongai-harreman mota horien inguruan gogoeta egitea gustatuko litzaidake, inora ez garamatzatelako”, esan du.

“Estatuko indarkeriaren biktimak urtetan” bizi izan duten bakardadea azaldu die alderdiei. Muguruzak azpimarratu duenez, bakardadeak atsekabea eta sufrimendua sakondu ditu.

Espainiako Gobernuak “sektore bati eskaerak” egitea, Estatuko indarkeriaren biktimak “oraindik” aintzat hartzeko “gai izan ez denean”, kritikatu du. Are gehiago, “atzerapausoak ematen ari denean”, erantsi du.

Carmen Hernandezek biktima guztiak aintzat hartzea eskatu du

Bestalde, “biktima guztientzako aitorpen bera” adostea eskatu die Carmen Hernandez Jesus Maria Pedrosaren alargunak alderdi politiko guztiei. PPk Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza batzordean parte hartzea nahi du Hernandezek. ETAk Jesus Maria Pedrosa Durangoko (Bizkaia) PPren zinegotzia hil zuen 2000n.

Lanean hasteko, “sesioan ez jarraitzeko eta akordioetara heltzeko”, eskatu die Pedrosaren alargunak alderdi politikoei. Hernandezen ustez, mundu guztiak ez du arrazoi “osoa” eta adostasunak lortzeko “amore ematea” beharrezkoa da, “biktima guztiek aitorpen bera izateko”.

Azkenik, EH Bilduri “autokritika” eskatu dio. “Hiltzea lehen, orain eta beti txarto dagoela behingoz onartzeko, giza eskubideak absolutu etikoa delako”, berretsi du.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena