Politika -

Katalunia

U-1ean Poliziak 'gehiegizko' indarra erabili zuela salatu du HRWk

Erakundeak salatu du Estatuko Segurtasun Indarrek borrak erabili izana erresistentzia pasiboa egiten ari ziren hainbat pertsonaren aurka.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Human Rights Watch (HRW) erakundeak salatu du Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak "gehiegizko" indarra erabili zutela Katalunian urriaren 1ean, erreferendum independentista galarazten saiatzeko.

Erakundeak egiaztatu duenez, Estatuko Segurtasun Indarrek borrak erabili zituzten erresistentzia pasiboa egiten ari ziren hainbat pertsonaren aurka, eta, horren ondorioz, zauriak eragin zituzten.

GKE humanitarioa Kataluniara bertaratu da, gertatutakoaren berri jaso ondoren, gertatutakoa egiaztatzeko.

Hori horrela, HRWk biktimekin eta lekukoekin hitz egin du, eta argazkiak, bideoak eta agiri medikoak aztertu ditu.

Hala, Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak "gehiegizko" indarra erabili zutela egiaztatu du, "agindu judizialak" betetzen ari baziren ere.

"Baliteke Poliziak agindu judizial bat bete behar izatea, baina horrek ez du eskubidea ematen manifestari baketsuen aurka indarkeria erabiltzeko", ohartarazi du Kartik Raj HRWko ikerlariak.

Horren esanetan, Espainiako Gobernuak "beharra" du "ikerketa eraginkorra" egiteko.

Gainera, Mariano Rajoyren Exekutiboak nazioarteko erakunde baten aholkularitza beharko lukeela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma gaur Gaurko azken ordukoa