Politika -

KATALUNIAKO INDEPENDENTZIA

Junqueras:'Erabakiak hartu beharko ditugu, eta beti ez dira errazak izango'

"Inoiz ez diegu hautsesontziei uko egin behar Errepublika berresteko, etorkizuneko udal hauteskundeak prestatzeko" eskatu du ERCko buruak El PuntAvui egunkarian argitaratutako artikulu batean.

Oriol Junqueras
Oriol Junqueras
Datozen egunetan hainbat erabaki hartuko dituztela iragarri du Junquerasek

1:09

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oriol Junqueras ERCko presidenteak iritzi artikulu luzea plazaratu du igande honetan ElPuntAvui egunkarian. Bertan aurreratu duenez, "hurrengo egunetan erabakiak hartu beharko ditugu, eta beti ez dira errazak izango ulertzeko".

Carles Puigdemontek Kataluniako Generalitateko presidente izaten jarraituko duela idatzi du, baita Carme Forcadellek Parlamenteko presidente izaten ere. "Estrategia partekatua behar dugu Podemeko buru Albano Dante Fachinek esaten zuen bezala. Eskerrak eman behar dizkiogu astakatasunarekin eta justiziarekin duen konpromiso irmoagatik, guztiok defendatu behar ditugun balio unibertsalekin, alegia".

"Askatasun eremu berria egonkortzeko egin behar dugun bidea luzea eta gogorra izango da; eta behar-beharrezkoa da alianza sendoak ehutea herritarren zerbitzura egongo den benetako Estatu bat eraikitzeko borondatea duten eragile sozial eta ekonomikoekin”

Junquerasen iritzian, helburu hori lortzeko bidea hasi da jada eta argi geratu da "mota guztietako oztopoak jarriko dizkigutela, ez dutela baliabiderik falta izango guk amore eman dezagun, eta agian ziurgabetasun uneak, zalantzazkoak eta kontraesanezkoak izango direla, nahi dugun horren artean eta fase bakoitzen, horra iristeko hautatzen dugun bidearen artean”

Dena dela, "ez daukagu aurrera egitea beste aukerarik; indarrak batuz, arrazoia irabaziz, ezinegonak eta pozak nahiz porrotak eta momentu itxaropentsuak partekatuz, kolpea hartzen badugu, berriro ere altxatuz. Inoiz hautetsontziei uko egin gabe errepublika berresteko, errepublika egonkortzeko gakoa izango diren etorkizuneko hauteskunde munizipalak prestatzen ditugun bitartean.

"155. artikuluarekin egin duten instituzioen usurpazioari aurre egiteak lehentasuna izan behar du" idatzi du Junquerasek: "herrialde honetako pertsonei eta instituzioei egin dieten eraso honen aurrean gure indarrak eta estrategiak berregin behar ditugu, aurera egin, eta dudarik ez izan zibismotik eta jarrera bakezaletik aurrera egiten badugu, ,zapaldu gaitzaten utzi gabe, guk nahi dugun tokiraino iristea lortuko dugula".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Berriak Politika Kataluniako erreferenduma Albisteak Gaur Albisteak Oriol Junqueras albisteak