Politika -

Boto asmoari buruzko inkesta

Soziometroa: EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak, eserleku bat gehiagorekin

EH Bilduk, PSE-EEk eta PPk gaur egun duten ordezkaritzari eutsiko liokete eta Elkarrekin Podemosek legebiltzarkide bat galduko luke.

Urkullu, Ortuzarrekin batera, 2016ko garaipena ospatzen. EiTB
Urkullu, Ortuzarrekin batera, 2016ko garaipena ospatzen.
EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak, eserleku bat gehiagorekin

1:22

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko hauteskundeak gaur egingo balira, EAJk irabaziko lituzke 29 eserlekurekin, gaur egun duena baino bat gehiagorekin, alegia. EH Bilduk, PSE-EEk eta PPk egungo ordezkaritzari eutsiko liokete, hots, 18 eta bederatzina, hurrenez hurren. Elkarrekin Podemosek, bestalde, legebiltzarkide bat galduko luke (10; gaur egun 11 ditu).

Eusko Jaurlaritzako Propekzio Soziologien Kabineteak egindako azken Soziometroaren emaitzak dira honakoak. Inkesta urriko azken astean egin zieten EAEko 2.295 biztanleri. Martxoko eta ekaineko galdeketetan ere emaitza berdinak kaleratu zituen Jaurlaritzak.

Emaitzokin, Eusko Legebiltzarrean gehiengo osoa (38 legebiltzarkide) edukiko lukete EAJk eta PSE-EEk, baldin eta koalizio gobernua berriz osatuko balute.

Lurraldeka

Bizkaian jazoko litzateke eserleku dantza. EAJk lurralde horretan duen gehiengoa indartuko luke, ordezkari bat gehiago lortuta (12 eta botoen % 42,5). EH Bildu izango litzateke bigarren indar (bost legebiltzarkide eta botoen % 19,2). Elkarrekin Podemos eta PSE-EEk hiruna jarleku eskuratuko lituzkete, lehenengoak bat galduko balu ere —boto portzentajea % 12,3koa eta % 11,5ekoa, hurrenez hurren—. Alderdi Popularrak bi ordezkari izango lituzke (% 9,2).

Gipuzkoan egungo banaketa bera izango genuke: EAJk, bederatzi legebiltzarkide (% 29,5); EH Bilduk, zortzi (% 19,8), Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk, hiruna —boto portzentajea % 12,3koa eta % 12,7koa, hurrenez hurren— , eta PPk, bi (% 7,1).

Araban ere berdintsua litzateke egoera: jeltzaleek zortzi ordezkari lortuko lituzkete (botoen % 29,5); EH Bilduk eta PPk, bosna (% 19,8 eta % 18,1); Elkarrekin Podemosek, lau (% 13,4) eta PSE-EEk, hiru (% 12,6).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza albisteak Eusko Legebiltzarra albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Hauteskundeak Euskadin 2024 Alderdi politikoak bideoak EH Bildu Bizkaia PSE-EE albisteak Euskadiko PP Gaurko azken ordukoa Podemos Ahal Dugu Euskadi Zeintzuk dira azken hauteskunde galdeketak? 2024ko EAEko hauteskundeen emaitzak