Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Puigdemont eta Junqueras 'politikoki inhabilitatuta' daude, Rajoyren ustez

Politika

Katalunia

Puigdemont eta Junqueras 'politikoki inhabilitatuta' daude, Rajoyren ustez

Agentziak | Erredakzioa

2017/11/14

Bestalde, “errepresioa eta mendetasuna” aplikatzea leporatu dio Carles Puigdemont presidentak Rajoyri. Kataluniaren “askatasun grina” ezin daitekeela “espetxeratu” adierazi du Puigdemontek.

0:14
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearen ustez, Carles Puigdemont presidentea eta Oriol Junqueras kontseilari kargugabetua "politikoki inhabilitatuta" daude, abenduaren 21eko hauteskundeetara aurkez daitezkeen arren; izan ere, Rajoyk berak aitortu duenez, epaile batek bakarrik ken dezake politikan aritzeko gaitasuna.

Cope irrati kateari elkarrizketa eskaini dio goizean PPko buruzagiak, eta Katalunia izan du hizpide nagusia. Horren ustez, Kataluniako Gobernu kargugabetuak "legeari eta Zuzenbide Estatuari zaplaztekoa" eman die, eta "ez du leialtasun konstituzionalarekin jardun". "Kataluniako herritarrak engainatu dituzten guztiak niretzat politikoki inhabilitatuta daude. Engainu handi baten kronika izan da honakoa". Alabaina, gaitasungabetzea epaile batek bakarrik egin dezakeela aitortu du.

Puigdemonten azken adierazpenak ere ahotan eduki ditu Rajoyk: "Orain dio independentzia ez den beste irtenbiderik badagoela. Hara, bada lehenago esan zezakeen".

PPko buruzagiak nabarmendu du "lanean" ari direla abenduaren 21ean independentziazaleek irabazi ez dezaten. "Jendeak kontuan hartuko ditu Puigdemonten eta enparauen gezurrak", ohartarazi du.

Indar subiranistek hauteskundeak irabaziko balituzte ere, bere legealdia ez litzatekeela bukatuko esan du Rajoyk, agintaldiak lau urtekoak izan behar direla uste baitu, herritarrei "normaltasuna eta segurtasuna" emateko.

Rajoyren iritzian, ekonomia bospasei hamarren igo daiteke Katalunia "normaltasunera itzultzen denean".

"Errepresioa eta mendetasuna" aplikatzea leporatu dio Puigdemontek Rajoyri

Bestalde, “errepresioa eta mendetasuna” aplikatzea egotzi dio Carles Puigdemont presidentak Rajoyri. Kataluniaren “askatasun grina” ezin daitekeela “espetxeratu” adierazi du Puigdemontek.

Buruzagiak Belgikan jarraitzen du, eta mezua Twitter sare sozialaren bidez zabaldu du.

“Legezkotasuna predikatu, baina errepresioa eta mendetasuna aplikatzen dute. Nahiz eta harresiak oso garaiak izan, herri batu eta ausart baten askatasun grina ezin daitekeela espetxeratu ez dute ulertu oraindik”, idatzi du Puigdemontek.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena