Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Altsasuko gazteen abokatuek Auzitegi Nazionalaren inpartzialtasun eza salatu

Politika

NAFARROA

Altsasuko gazteen abokatuek Auzitegi Nazionalaren 'inpartzialtasun' eza salatu dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2017/11/14

Defentsa abokatuen salatu dutenez, beraiek aurkeztutako frogak atzera bota ditu Auzitegi Nazionalak; akusazioarenak onartu egin ditu. Duela urtebete sartu zituzten kartzelan eta epaiketaren zain daude

1:34
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Altsasuko zortzi gazte auzipetuen defentsa abokatuek Auzitegi Nazionalaren "inpartzialtasun" eza salatu dute. Azpimarratu dutenez, Auzitegi Nazionalak atzera bota ditu beraiek aurkeztutako froga gehienak; akusazioarenak onartu egin ditu. Duela urtebete sartu zituzten kartzelan Altsasuko gazteak eta oraindik epaiketaren zain daude. Bien bitartean, gazte horietako hiruk behin-behineko espetxealdian jarraitzen dute. 2016ko urriaren 15eko goizaldean bi guardia zibili eta haien bikotekideei Altsasun eraso egitea leporatuta zortzi gazte auzipetu zituzten.

Urteurrenaren harira, Altsasuko gazteen abokatuek prentsaurrekoa eskaini dute auzibidearen nondik norakoen berri emateko.

2016ko azaroan Auzitegi Nazionaleko Carmen Lamela epaileak bermerik eta baldintzarik gabe zazpi gazte espetxera bidali zituen. Gerora, abenduan, zazpi horietako lau aske utzi zituen.

Abokatuen esanetan, Altsasuko taberna batean gertatutako "liskar" baten harira hiru gaztek espetxean jarraitzen dute, eta 12 eta 60 urte arte bitarteko kartzela eskaerei aurre egin beharko diete.

Defentsak proposatutako proba asko Auzitegi Nazionalak atzera bota dituela azpimarratu dute, tartean, lekuko askoren deklarazioak. Ildo horretan, benetako tutoretza juridikorako, garantia guztiak edukiko dituen prozesurako, defentsarako eta defentsaren alde frogabide egokiak erabiltzeko eskubidea urratu dela gaineratu dute.

Azkenik, ez da onartu defentsek proposatutako lekuko askoren deklarazioa, horien artean daudelarik gertakariak izan ziren unean akusatutako gazteekin zeuden pertsonenak, tabernaren barrualdean eta kanpoaldean gertatutako guztia berretsi lezaketenak. Aldiz, akusazioen lekuko guztiak onartu dituzte

Proposatutako frogak ez onartzeari dagokionez, epaiketa egin behar duen epaitegiaren inpartzialtasuna eza agerian gelditzen dela azpimarratu du Jaime Montero abokatuak.

Defentsaren hitzetan, "horren ondorioz erabateko indefentsioan murgildu ditu gazteak, epaiketa zuzena eta garantia guztiekin izan dadin daukaten eskubidea gauzatzeko aukera ukatzen dielako".

Hori guztia dela eta, idatzizko protesta aurkezte dute abokatuek frogak ez onartzeko erabakiaren aurrean.

Bideoa: Argi-itzalaldia egin dute Altsasun, kartzelatutako gazteak askatzea eskatzeko

 

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena