Politika -

Katalunia

Ponsati kontseilari kargugabetua izan liteke Puigdemonten zerrendan 'hirugarrena'

Ostiral honetan amaituko da zerrenden izen-abizenak jakinarazteko epea, eta Junts per Catalunya berea bukatzen ari da.

Ponsati, lehen planoan, Comin eta Serret kontseilari kargugabetuekin. EFE
Clara Ponsati. EFE
Ponsati, lehen planoan, Comin eta Serret kontseilari kargugabetuekin. EFE

Agentziak |Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itxura guztien arabera, Clara Ponsati Kataluniako Hezkuntza kontseilari kargugabetua izango da abenduaren 21eko hauteskundeetarako Junts per Catalunya markaren hirugarren hautagaia. Carles Puigdemont presidentea izango da zerrendaburu eta Jordi Sanchez ANCko presidente ohia, 'bigarrena'.

Europa Press albiste agentziaren arabera, Josep Lluis Trapero Mossoen buru ohia ez da zerrendetan joango, polizia izaten jarraitu nahi baitu.

Ostiral honetan bukatuko da zerrenden izen-abizenak jakinarazteko epea, eta Puigdemonten marka berea amaitzen dabil. Baieztatu daitezkeenen artean honakoak daude: Ferran Mascarell Kataluniako Gobernuak Madrilen zuen ordezkaria, Marina Geli Osasun kontseilari kargugabetua eta kartzelan eta Belgikan dauden kontseilariak (Joaquim Forn eta Meritxell Borras kenduta), Marti Anglada Generalitateak Frantzian zuen ordezkaria, Laura Borras Kataluniako Letren zuzendaria eta Francesc de Dalmases Catalan International View eta ONGC aldizkarien zuzendaria.

Izenen dantzan beste hauek ere ageri dira: Lluis Font Kataluniako Eskola Kontseiluko presidentea, Eduard Pujol Rac1eko zuzendari ohia eta Hector Lopez Bofill Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea.

Oraindik baieztatzeke daudenen artean, hauexek: Aurora Madaula historialaria, Joan Lluis Bozzo antzerki zuzendaria eta Elsa Artadi sail arteko Koordinaziorako zuzendari orokorra.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Kataluniako erreferenduma gaur Alderdi politikoak Gaurko azken orduko albistea Kataluniako Hauteskundeak gaur Pere Aragonès Junts per Catalunya