Politika -

Polemika

Mazaren heriotzaren harira botatako txioak delitu ote diren ikertuko du Fiskaltzak

Besteak beste, Arran CUPen gazte mugimenduak edota Cristian Fernandez Podemeko kidearenak aztertuko dituzte.

Arranen txioaren pantaia-irudia. EiTB
Arranen txioaren pantaia-irudia. EiTB
Arranen txioaren pantaia-irudia. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Catala Espainiako Justizia ministroak iragarri duenez, Fiskaltzak eta Estatuko Segurtasun Indarrek Jose Manuel Maza fiskalburuaren heriotzaren harira sare sozialetan botatako txioak ikertuko dituzte, eta "delitu zantzuak atzematekotan, kereila aurkeztuko dute".

Ministroak gogorarazi du Zigor Kodearen azken erreforman sare sozialen, gorroto eta kalumnia delituen inguruan aldaketak egin zirela.

Besteak beste, Arran Kataluniako gazte mugimendu independentistaren txio bat ikertuko dute. CUPen gazteek Maza buruz behera ageri den argazki bat eskegi zuten, eta "Fins mai, Maza" mezua erantsi (Zoaz betiko, Maza).

 

 

Xavier Garcia Albiol PPCko buruzagiak larunbatean iragarri zuenez, txio horren inguruko kontsulta egin behar zuten, eta delitua izatekotan, salaketa aurkeztuko zutela.

 

 

Podem Catalunyak, bestalde, Cristian Fernandez kidea alderditik kanpo uzteko izapideak abiatu ditu. Fernandezek "RIP" idatzi eta bi xanpain koparen argazkia paratu zuen Mazaren heriotzaren albistearen ondoan.

 

 

Fernandezek txioa ezabatu du, eta azalpenak eman ditu. Horren hitzetan, RIPek "goian bego" esan nahi du, eta "kultura askotan topa egitea hilberriari errespetua agertzeko eta bidaia ona opatzeko sinboloa da".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Berriak Politika Twitterreko albisteak Delituak Espainia albisteak