Politika -

BILBO

Yolanda Gonzalez omendu dute, bere hilketaren 38. urteurrenean

Erribera Auzo Elkarteak eta Bekoerri Kultur Elkarteak antolatu du omenaldia, eta 'Inpunitate frankista, egia eta justizia hemen eta orain' zioen pankarta baten atzean egin dute.

Yolanda Gonzalez
Yolanda Gonzalez
Yolanda Gonzalez

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko bizilagunek omenaldia egin diote otsailaren 4 honetan Yolanda Gonzalez, duela 38 urte Madrilen Batallon Vasco Españolek hil zuen ikasle bilbotarrari.

Erribera Auzo Elkarteak eta Bekoerri Kultur Elkarteak antolatu du omenaldia, eta  'Inpunitate frankista, egia  eta justizia hemen eta orain' zioen pankarta baten atzean egin dute.

Duela bi urte Yolanda Gonzalezen izena jarrio zioten plazan egin dute ekitaldia. Sua piztuta zuen ontzi baten ondoan, lore-eskaintza egin dute 50 bat lagun eta senidek.

Asiera Gonzalez anaiak ohar bat irakurri du urtetan "justizia bila" sufritu dutena adieraziz, eta terrorismoaren biktimak izendatzeko "bi modu" daudela salatu du.

"Hala ere, guztia ez da mina. Azken urteotan jaso dugun maitasunaren probarik onena gure bizilagunek urtero Yolanda gogoratzeko eta omentzeko egiten duuen ekitaldia da" gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilboko albisteak Azken ordukoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Memoria Historikoa