Politika -

Puigdemonten euroagindua

Puigdemontek diru publikoa bidegabe erabili zuen zalantzan jarri du Alemaniak

Hori dela eta, Lan de Schleswig-Holsteineko epaitegiak horren inguruko informazioa eskatu dio Espainiako Auzitegi Gorenari.

Alemaniako Neumünsterreko espetxeko artxiboko argazkia. EFE
Alemaniako Neumünsterreko espetxeko artxiboko argazkia. EFE
Alemaniako Justiziak argibide gehiago eskatu dizkio Llarena epaileari

1:22

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik Carles Puigdemont prozesatu behar duen erabakitzeko informazioa eskatu dio Alemaniako Schleswig-Holsteineko epaitegiak Auzitegi Gorenari. Beraz, Alemaniako Justiziak zalantzan jarri du Generalitateko presidente ohiari delitu hori leporatu ahal zaionik. Hori argitu eta erabaki ahal izateko, informazioa eskatu dio Auzitegi Gorenari.

Joan den ostiralean Puigdemont fidantzapean aske utzi zuen ebazpenaren arabera, urriaren 1eko erreferendumaren gastuak ustelkeria delituaren baitan egongo lirateke. Horrez gain, erreferendumaren gastuen ordainketari buruzko informazio gehigarria eskatu dio.

"Akusazioak ez du delituari buruzko egoera ez da behar bezala zehazten; beraz, ezin da egozten zaizkion gertaerei lotu", azpimarratu du Auzitegiak joan den ostiralean igorri eta astelehen honetan zabaldu den autoan.

Matxinada delitua baztertu zuen Alemaniak

Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidente ohia estraditatzeko eskarian zehaztutako matxinada delitua baztertu egin zuen joan den ostiralean  Schleswig-Holsteineko Lurralde Auzitegiak, eta aske utzi zuen, fidantzapean.

Auzitegiaren esanetan, "arrazoi juridikoak direla eta", ezin da estradizioa onartu matxinada delituagatik. Izan ere, Espainiako Zigor Kodea kontuan izanik, "leporatzen zaizkion delituak ez dira zigorgarriak Alemanian indarrean dagoen legediarekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Alemania Eguneko albisteak Pere Aragonès