Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Torrak Puigdemonten Gobernua 'berrezarri' eta kontseilariek errepikatzea nahi du

Politika

Katalunia

Torrak Puigdemonten Gobernua 'berrezarri' eta kontseilariek errepikatzea nahi du

agentziak | erredakzioa

2018/05/15

"Berrezarpenaren printzipioa Gobernuaren oinarria izango da, eta danontzako balio du", kontseilari eta zuzendari nagusientzat, baita Josep Lluis Trapero Mossoen buruzagi ohiarentzat ere.

1:44
  • Whatsapp
  • Bidali

Quim Torra Generalitateko presidenteak azaldu duenez, Carles Puigdemonten Gobernua "berrezarri" nahi du, eta horretarako kartzelan eta atzerrian dauden kontseilariei kargua berriz hartzeko eskatuko die.

Catalunya Radion egin dioten elkarrizketa batean adierazi eta Europa Pressek jaso duenaren arabera, "berrezarpenaren printzipioa Gobernuaren oinarria izango da, eta danontzako balio du", kontseilari eta zuzendari nagusientzat, baita Josep Lluis Trapero Esquadra Mossoen buruzagi ohiarentzat ere.

Gainera, Torraren hitzetan, "pertsonen eta horien egoera pertsonalen arabera" berrezarri ahal izango da Puigdemonten Gobernua bere osotasunean, eta horietako bakoitzak har lezakeen erabakia errespetatzeko deia egin du.

Bestalde, Torrak penagarritzat jo du Joaquim Forn bere taldean egoteko aukerarik ez izatea, bere burua baztertu duelako, eta, erantsi duenez, ohore handia litzateke Jordi Turull, Josep Rull, Raul Romeva, Lluis Puig eta Toni Comin berarekin baleude. Torrak, orain arte, ez du kontrako iritzirik jaso haiengandik.

Presidente katalanak aldarrikatu du berak izendatuko duela Gobernua, baina "behar adina aldiz" Berlinera joango dela azaldu du, Puigdemont presidentearekin batera estrategia adosteko (lehen bisita gaur bertan egitekoa da).

"Kataluniako auzia nazioarte mailan azaltzea gakoa da" eta Carles Puigdemont Errepublikako Kontseiluko buru dela egingo dute, azaldu du.

 

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena