Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Espainiako Auzitegi Gorenanre kritikak Belgikako Justiziari

Politika

Katalunia

Elkarlanean aritzeko borondate falta egotzi dio Auzitegi Gorenak Belgikako Justiziari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/05/16

Toni Comin, Meritxell Serret eta Lluis Puig estraditatzea baztertu du Belgikako epaile batek, Gorenak egindako prozeduran "forma-akatsak" antzeman dituelako.

  • Pablo Llarena Auzitegi Goreneko magistratua. Artxiboko argazkia: EFE

    Pablo Llarena Auzitegi Goreneko magistratua. Artxiboko argazkia: EFE

    Pablo Llarena Auzitegi Goreneko magistratua. Artxiboko argazkia: EFE
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Auzitegi Gorenak kritika gogorrak egin dizkio Belgikako Justiziari, Toni Comin, Meritxell Serret eta Lluis Puig Kataluniako kontseilari kargugabetuak Espainiaren esku uztea baztertu duelako.

Kataluniako hiru agintari ohien kontrako euro-agindua aztertu duen epaile belgikarrak, Auzitegi Gorenaren eskaria atzera botatzea erabaki du gaur, prozeduran "forma-akatsak" antzeman dituelako.

Belgikako Fiskaltzak zehaztu du Espainiak ezin duela ebazpen horren aurkako helegiterik aurkeztu.

Auzitegi Goreneko iturriek jakinarazi dute oraingoz ez dutela epaia jaso eta, beraz, ez dituztela erabakiaren xehetasunak aztertu, baina komunikabideen bidez ezagutu dutena kontuan hartuta, Belgikako Justiziak Espainiako Justiziaren "elkarlanean aritzeari uko" egin diola uste dute.

Belgikako Fiskaltzak eskatu bezala, hiru auzipetuak Espainiaren esku uztea baztertu du epaileak. Europar Batasuneko jurisprudentziaren arabera, euro-agindua onartzeko ezinbestekoa da herrialde eskatzaileak tokiko atxilotze agindu bat ematea aurretik.

Bada, Pablo Llarena Auzitegi Goreneko magistratuak ez zuen Comin, Serret eta Puig Espainian atxilotzeko agindua eman (Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu zituen atxiloketak 2017ko azaroan, auzia bere esku egon zenean) eta, beraz, estradizio-eskaera atzera bota dute.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena