Politika -

Bizkaiko Lurralde-auzitegia

Marce Elorza Zierbenako alkate ohia (EAJ) absolbitu dute

Era berean, Eugenio Barquin zinegotzia diru publikoak bidegabe erabiltzearen akusaziotik absolbitu dute. Akusazio partikularrak delitu sozietarioa ere leporatu zien, baina epaimahaiak atzera bota du.

Zierbena (Bizkaia). Artxiboko argazkia: Alberto Zorrilla
Zierbena (Bizkaia). Artxiboko argazkia: Alberto Zorrilla
Zierbena (Bizkaia). Artxiboko argazkia: Alberto Zorrilla

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marce Elorza Zierbenako alkate ohia eta Eugenio Barquin zinegotzia, biak jeltzaleak, absolbitu ditu Bizkaiko Lurralde-auzitegiak, kontratua berritu barik Barquinek Zierbena Portua elkarteko kontseilari delegatua izaten jarraitzen duelako. Diru publikoak bidegabe erabiltzea egotzi zieten.

Barquinek 2005ean hartu zuen Zierbena Portua elkarteko kontseilari delegatu kargua. Urtean 35.672 euroko soldata zuen. 2007ko uztailean lau urteko kontratu berri bat sinatu zuen, 51.812 euroko soldataren truke.

2011ko maiatzeko hauteskundeetatik 2012ko irailera arte karguan jarraitu zuen. 64.464 euro kobratu zituen denbora tarte horretan, kontratu berririk sinatu gabe. Elkarteko administrazio kontseiluaren bost kideetatik hiru aurka azaldu ziren, baita Udaleko zinegotziak ere. Udala Zierbena Portua elkarteko bazkide bakarra da.

Hala ere, diru publikoak bidegabe erabili ez zituztela uste dute Bizkaiko Lurralde-auzitegiko magistratuek. “Ez dute diru publikorik baliatu, ez bueltatzeko asmorik gabe, ezta funts publikoak desbideratzeko ere”, azaldu dute magistratuek sententzian.

Magistratuen hitzetan, Barquinek “zerbitzu profesionalak eskaintzen jarraitzea oso esanguratsua da”. Zentzu horretan, Udalak eta Zierbena Portuko akziodunen batzarrak kargutik kendu ez zutela gogorarazi dute.

“Inolako lanik egin edo funtziorik bete gabe kontseilari ala buruzagiaren soldata jaso izan balu erabakia bestelakoa izango lirateke, baina akusazioek ez dute inguruabar hori planteatu ere egin”, zehaztu du epaiak.

Bestalde, akusazio partikularrak delitu sozietarioa leporatu zien, baina epaimahaiak atzera bota du, Zierbena Portua elkarteko bazkideei informaziorik ukatu ez zitzaielako, ezta akziodunei zein bazkideei “eskubiderik” ukatu ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bizkaia Epaiketak Albisteak Abanto Zierbena