Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Nafarroako Parlamentua, alkatetzetarako negozioazioak eta Kabizesko erizainari epaiketa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Nafarroako Parlamentua. EFE.
Nafarroako Parlamentua. EFE.
Nafarroako Parlamentua. EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, ekainak 16, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Nafarroako Parlamentuaren osaketa: Nafarroako Parlamentuak Geroa Bairen presidente batekin abiatuko du gaur XI. Legealdia. PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak akordioa itxi zuten Uxue Barkosen alderdiak Parlamentuko presidentea aukeratzeko. Unai Hualde Ganberako jarduneko presidentea aukeratu du Geroa Baik karguan errepikatzeko.

- Azken negoziazioak alkatetzetarako: Udalak osatzeko bezperan azken negoziaziotan murgilduta daude alderdiak, tokiko erakundeen gobernagarritasuna bermatuko duten itunak lortzeko asmoz.

- Epaiketa Kabiezesko erizainaren aurka: Santurtzin dozenaka umeri koronabirusaren aurkako txertoa ukatu zien erizaina epaitzen hasiko dira gaur. Otsailean jarri zuten salaketa Santurtziko 42 familiak, Kabiezes auzoko osasun-zentroan haurrak txertatzen zituela itxurak egiten zituen erizainaren aurka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Santurtzi argazkiak Gaurko albisteak Nafarroan Alderdi politikoak berriak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua berriak Nafarroako Parlamentua Osasun albisteak gaur Udal eta foru hauteskundeak Hauteskundeak emaitzak M28 Covid birusaren olatu berria