Politika -

Amnistia

Zapatero amnistiaren alde agertu da, eta bere momentuan Otegiri ere aplikatzea pentsatu zuela esan du

Espainiako Gobernuko presidente ohiak aukera hori aztertu zuen, baina baztertu egin zuen, "zorionez, ETAren amaiera elkarrizketa bidezko amaiera izan zelako".

Jose Luis Rodriguez Zapatero. Artxiboko irudia: Wikipedia
Jose Luis Rodriguez Zapatero.
Jose Luis Rodriguez Zapatero. Artxiboko irudia: Wikipedia

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohia "amnistiaren alde" agertu da Kataluniako "gatazka politikoa" konpontzeko, Onda Ceron egindako elkarrizketa batean. Bere ustez, neurria "ez da Konstituzioaren aurkakoa".

Zapaterok azpimarratu duenez, amnistiak Katalunia Estatuarekin "berriz elkartzeko" prozesua abiarazten lagunduko luke, "gatazka oso larri" baten ostean.

Presidente ohiaren ustez, amnistia PSOEren programarekin bateragarria da, "Espainiakoarekin homologatu daitezkeen demokrazia guztiek duten instituzioa baita". "Dozenaka amnistia" izan dira Bigarren Mundu Gerraz geroztik.

Gainera, Zapaterok jakitera eman duenez, Espainiako Gobernuko presidente zenean, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiarena aldeko amnistia onartzea planteatu zuten. "Nola ez, hori gertatu bazen; horrela amaitu zen IRAren terrorismoa, odol delituengatik zigortutakoen amnistiekin eta mota guztietako indultuekin".

Hala ere, ideia hori baztertu zuela azaldu du. Izan ere, "zorionez, ETAren amaiera elkarrizketa bidezko amaiera izan zen". 2011ko urtarrilean emandako su-eten iraunkorrarekin amaitu zen, eta ez zuen amnistiaren aukerara "jo" beharrik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Katalunia Politika PSOE Espainiako Gobernua ETA Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean Espainiako Amnistia Legea gaur