Politika -

Espainiako Gobernua

Gobernuaren urteko lehen dektretuak bozkatuko ditu Kongresuak asteon, eta Junts, oraingoz, ezezkoan dago

Astezkenean izango da saioa. Besteak beste, pentsioak handitzea, elikagaien BEZa jaistea eta garraiorako laguntzak eta fortuna handien gaineko zergari eustea jasotzen dute dekretuok. PSOEk martxan du negoziazioa, eta ziurtzat jotzen du gehiengoaren babesa. Ikusteko dago Podemosek zer egiten duen.

Juntseko diputatuak Kongresura iristen. EFEren artxiboko irudia.
Juntseko diputatuak Kongresura iristen. EFEren artxiboko irudia.
Juntseko diputatuak Kongresura iristen. EFEren artxiboko irudia.

Julen Etxeberria | Olatz Prat | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte berriarekin batera sortu zaio lehen arazoa Pedro Sanchezen gobernuari Espainiako Diputatuen Kongresuan. Izan ere, Ministroen Kontseiluak onartu eta indarrean jarri dituen lehendabiziko dekretuek diputatuen gehiengoaren onarpena lortu beharko dute. Asteazkenean izango da saioa, eta gaur-gaurkoz ez daukate Juntsen babesik.

Hala ere, sozialistek ziurtzat jotzen dute dekretuak onartuko direla. Juntsekin elkarrizketa "etengabeak eta diskretuak" dituztela esan du igande honetan Patxi Lopezek, PSOEren Kongresuko bozeramaileak: 

Patxi Lopez: ''Ez litzateke ulertuko gobernu aurrerakoia babestu duenak neurri aurrerakoiak ez babestea''
Patxi Lopez: ''Ez litzateke ulertuko gobernu aurrerakoia babestu duenak neurri aurrerakoiak ez babestea''
Patxi Lopez: ''Ez litzateke ulertuko gobernu aurrerakoia babestu duenak neurri aurrerakoiak ez babestea''

0:36

Baina Puigdemonten alderdia ez da oztopo bakarra. Izan ere, Sumarretik Talde Mistora alde egindako Podemoseko bost diputatuek ere trabak jar ditzakete, baldin eta langabeziaren subsidioaren erreformak 52 urtetik gorakoen pentsioen kotizazioetan murrizketa badakar.

Besteak beste, pentsioak handitzea, elikagaien BEZa jaistea eta garraiorako laguntzak eta fortuna handien gaineko zerga mantentzea jasotzen dute dekretu horiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Berriak Politika Albisteak Alderdi Sozialista Espainiako Gobernua bideoak Espainia bideoak Alderdi politikoak Pedro Sánchez bideoak Gaurko titularrak Albisteak Podemos bideoak Yolanda Diazen hautagaitza eta hauteskunde programa JxCat azken ordua